Jesukristo gure Jaunari zeruratutian
Garita-Onandia, Balbino
Zerura dua, zerura dua,
Jesus gure chit maitia,
Lur-giro-char, ta elkor-elkor-au
Ichirik ones betia.
Zakudaz, Jauna, inguraturik
Aingeru ederrez guztia,
Ta zeru-goiyan, zu artuteko
Dakust, ¿nor?... Aita zuria.
Zerua dago urdiñ urdiña,
Muru-garaiyak pozturik,
Mendi-zelaiyak, padura-danak
Lora-politez jantzirik,
Apostoluak ta Ama Birjiña
Dagoz bakarrik tristerik,
Euren Maisua dakutzelako
Bere Aitagana goiturik.
Aingeru-batzuk agertzen jakez,
An supituan aurrian,
Eta dirautze, "¿zerren, gizonak,
Zauz emen mendi-gañian,
Gora-begira?.... Jesus berbera
Erorriko da airian,
Itzaltasunez, mundu guztia
Juzgetan datorrenian".
|