inprimatu
Gernikako Arbola ta on Pedro Nobia
Izenburua:
Gernikako Arbola ta on Pedro Nobia
Sinadura:
Garitaonandia, Balbino
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garitaonandia, Balbino

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
38-39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Gernikako arbola eta on Pedro Nobia

 

Garita Onandia, Balbino

 

 Libertade, euskaldunen

 Iduri garbia

 ¡Gernikako Aritza!

 Pozkida zaitia;

 Zure chit maitalari

 On Pedro Nobia

 Onratzeko, ager-zaite

 Arrosaz jantzia.

 

 Orain eun urte dira

 Ori jayo zala,

 Argi ta zoriona

 Zabaltzen zuala,

 Euskaldunen artian

 Bere-bereala,

 Zeruko eguzkita

 Izarrak-bezala.

 

 Aurreramen aundiak

 Egiten benetan,

 Birtuteko bidian

 Asi zan gaztetan;

 Bere erritarren-alde

 Umanta indarretan,

 Jakintzan arki zala

 Malla goyenentan.

 

 On Pedro-k eragiña

 Da ¡Aritz argiya!

 Oraiñ zure inguruban

 Dezun jauregiya;

 An, ta zure orripean

 Bil-zediñ alaiya,

 Bizkaitarren pozkidaz

 Batzarre nausiya.

 

 ¡O zenbat aldiz arek

 Zure itzalpean

 Gure oitarau-gañean

 Agitz mintzamean,

 Zeuzkan euskaldun danen

 Biotzak mendean,

 Bizi-bedi deika,

 Zorion-betean!

 

 Begira oyen amorez

 Nola Madrill-era

 Bizkor ta alai zijuan

 Egiya azaltzera,

 Euskaldun-lokabetza

 Eskudatutzera,

 Jainko ta Oitarauen

 Bandera alchatzera.

 

 Esan agitz, Aritza,

 Buruba jasorik,

 Esan-zazu ereder,

 Berriro orriturik;

 Bizi dedilla Pedro,

 Zeruban goiturik,

 Andik Euskal-erriya

 Beti lagundurik.

 

 Andik lagundu bitza

 Amerri dontsuba,

 Oitarau ta Erlijio

 Balear ta santuba,

 Bere bizi-guztiyan

 Añ eskudatuba,

 Puskaturik etsayen

 Arma zorroztuba.

 


inprimatu