inprimatu
Eriotza argiaren Kasida
Izenburua:
Eriotza argiaren Kasida
Sinadura:
García Lorca, Federico
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
García Lorca, Federico

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
4
Orrialdea:
101

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eriotza argiaren Kasida

 

Garcia Lorca, Federico

 

 Askotan galdu izan naiz itxasotik

 entzumena lora ebagi barriz beteta,

 maitasun ta il-zoriz beteriko mingañaz

 askotan galdu izan naiz itxasotik

 ume batzuen biotzetan galtzen naizen lez

 

 Iñortxo bere eztago mosu bat emotean

 arpei bako notin irriparra sentitzen ez duanik

 ezta iñor aur jaio barriari ikututzean

 zaldi buruzur zirkingeak aztutzen dabezanik

 

 Zergaitik larrosak kopetan billatzen dabelako

 azurrezko ikuspegi gogor bat

 ta gizonaren eskuek ez dauke beste zentzurik

 lur azpian zuztraiak antzemotea besterik

 

 Ume batzuen biotzetan galtzen naizen lez

 askotan galdu izan naiz itxasotik.

 Uraren barri barik billa noa

 suntsituko nauan argidun eriotza bat.

 


inprimatu