inprimatu
Urte betetzea dala-ta
Izenburua:
Urte betetzea dala-ta
Sinadura:
Garbizu, Joan (Zubigar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garbizu, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
56.zk.
Orrialdea:
1

Urte betetzea dala-ta

 

Zubigar

 

 Euskeldunak ba'gera

 gaur gaitezen poztu

 eta poztasun onek

 gaitzala berotu

 gaurko egun au ondo

 dezagun ospatu;

 egingo du agiyan

 norbaitek galdetu

 —¿zer dala-ta beraz gaur

 bear degu alaitu?

 —urte bete dalako

 egin zala sortu

 izparringi ARGIA

 gaitubena argitu.

 Tamala da egiyaz,

 gaitezen lotsatu,

 euskeldun askok nai du

 euskera lurraldu

 baña ARGIA iñoiz

 etzaigu zabartu

 gauz onetan, baizikan

 beti da sayatu

 euskeraren sustrayak

 dizkigu geroztu

 egin dedin benetan

 betiko marduldu

 ta Jauna'ri eskerrak

 ala da gertatu.

 ¿Nork lezake gaur esan

 ez dala berpiztu?

 ¿nork lezake gaur esan

 ez dala sendotu?

 beraz guk bear degu

 ARGIA eskertu

 eta bene-benetan

 bai ta ere maitatu

 onek egiten du-ta

 abenda aldeztu.

 Zenbat onura digun

 onek guganatu

 nere idazkortzak ¡a!

 ezin du edestu;

 gure ele kuttuna

 iya zana galdu

 ARGIA pixtu zan-ta

 eder zan azaldu

 ez dedilla iñoiz ba

 ARGI au bukatu

 baizik orain bezela

 dezala larraitu

 edo al baldin bada

 geyago aurreratu

 ortarako diogu

 zoruna opatu;

 bera urte betean

 egin da alegindu

 orregatik du bada

 nai zubena lortu,

 ARGIA'ra biotzez

 euskoak zaletu.

 Beste urte betean

 egiten ba'ditu

 beste ainbeste biotz

 euskera-zaletu,

 noiz nai egin lezake

 gurenda abestu;

 ala gerta dedin ba

 Jauna'ri eskatu.

 


inprimatu