inprimatu
Urrikalgarri dagoz gaxoak!
Izenburua:
Urrikalgarri dagoz gaxoak!
Sinadura:
Garbizu, Joan (Zubigar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garbizu, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
78.zk.
Orrialdea:
1

¡Urrikalgarri dagoz gaxoak!

 

Zubigar

 

 Anai arreba txiro-txiroak

     ditut ikusi...

 itxuraz beintzat gaxoak gaizki

     diranak azi;

 ate ondoan otoi egiñaz

     eskatzen asi

 dira, zergatik oraindik beintzat

     nai duten bizi.

 

 ¡Urrikalgarri dagoz gaxoak;

     oñ-utsik biak...!

 soñeko zarrak aldan bezela

     dagoz jantziak;

 garbitu gabe aspalditxoan

     bai arpegiak

 eta goseak txit illundubak

     beren begiak.

 

 Malko mardulak ixuriaz ba

     begietatik

 deitu diet nik ume gaxoei

     etxe barrutik

 ta aguro zaizkit sartu barrura

     ate ondotik

 zerbait dute-ta itxaron noski

     aiek nigandik.

 

 Nik ezin eman ordea baño,

     soñeko bana,

 eta maiteai jan-edanean

     al detan dana;

 baña ala ere daukate aiek

     ba naiko lana...

 ¡¡¡aita berriro illa dute-ta...

     gaxorik ama!!!

 

 ***

 

     Aberats jauna

 ¿ez ote zera urrikalduko?;

     ¿txiro gaxoei

 ez diozu ba zuk lagunduko?

     ¡¡beti gomuta

 nun zeran gero ba geldituko!!;

     ¡¡¡txiro-txiroen...

 ondoan zera... lurperatuko!!!

     Gero Jauna'ren

 aurrean zera zu damutuko

     ¡a, baña alperrik

 eu da denborik, ez, gaizkatzeko!

 


inprimatu