inprimatu
Udazkena!
Izenburua:
Udazkena!
Sinadura:
Garbizu, Joan (Zubigar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garbizu, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
605.zk.
Orrialdea:
2

ˇUdazkena!

 

Zubigar

 

 Una non diren osto politak

 zugatz gainean erdoildu,

 xurtoinetatik askatu eta

 airean dabiltz jostailu;

 len eze ziren adar gainean,

 orain gaxoak orbeldu

 ta zugatz eder, orlei, bikaina

 gorri, soil, ikusten dugu.

 

 ˇUdazkena, udazkena;

 egin bi urrats aitzina

 urrats bat ein-ta duguna

 dalako negu gordina...!

 

 Iguzkiaren izpi urreak

 erdi-illun dire ikusten,

 txori alaiak zugatz gainean

 ˇez len bezenbat abesten...!

 Nere leioa idikitzean

 ez dut enara nabaitzen

 eta barnean biotz illunaz

 erdi-mińez naiz gelditzen.

 

 ˇUdazkena, udazkena;

 egin bi urrats aitzina

 urrats bat ein-ta duguna

 dalako negu gordina...!

 

 Loro guziak zimeldu dire

 landa-zelaiak gorritu,

 ortze umilla odel beltz oundiz

 estali eta illundu;

 neska-mutillak len bezenbat maiz

 ez dira iturrian bildu

 udazkeneko gau illun unek

 nonbeit ikaratzen ditu.

 

 ˇUdazkena, udazkena;

 egin bi urrats aitzina

 urrats bat ein-ta duguna

 dalako negu gordina...!

 

 Intz ederdun zen goiz bikain ura

 ez da inondik agertzen,

 illunabarrak len bezenbat poz

 ez du beinere ematen:

 oraiko aldi untan ez dugu

 olerkaririk ikusten

 biotz-pozkari diren gauzarik

 samur ta goxo idazten.

 

 ˇUdazkena, udazkena;

 egin bi urrats aitzina

 urrats bat ein-ta duguna

 dalako negu gordina...!

 

 Borda atarian artzain sendoak

 biotz illunaz dagozi

 udazkenaren ondorioa

 txarra dute-ta ikusi

 mendi gaineko txabol zaarra

 orgatik dute ideki,

 negu gordina igarotzeko, on

 zaie-ta bera iduri.

 

 ˇUdazkena, udazkena;

 egin bi urrats aitzina

 urrats bat ein-ta duguna

 dalako negu gordina...!

 

 Lore usaidun alaigarria

 basoan galdu denean,

 gaztaina eta ezkurra biltzen

 baso untan ikustean

 erranen dute geuren biotzak

 isilki barne-barnean:

 "ˇˇUda aldatu da ta udazkena

 dugu ilunki gainean...!!"

 

 ˇUdazkena, udazkena;

 olerkariaren mina:

 egin bi urrats aitzina

 udazkena, udazkena...!

 


inprimatu