"Satarka" olerkaria
Zubigar
Donostia'ko Gazteluan
gudari ezagutu nuan
¡baña tamala,
bera olerkari izanik
orduban besarkatu ez nik!
Geroztik izan naiz zoruntsu
eskuba estutzeko kementsu
orain det poza
euzko olerkari bikaña
biotzeko lagun egiña.
Bere olerki estitsubak
nun nai dira gaur agertubak
ori zoruna
gaztea da bera gaur, baña...
ez da edozein ura diña.
Jaizkibel'pean du oldozten
eta bertan dizkigu idazten
olerki ayek
asi orduko irakurtzen
biotza dutenak ikututzen.
Bere olerkietan bertan
ikusten da, dala benetan
biotz uts-utsa;
idazten duala samurki
irakurle guztiak daki.
"Agur oleski samurrak", nik
irakurri ditut txit pozik
¡ura olerkia,
berak egiten ain ederrak
ta nik ezin baño landerrak!
Laister degu irakurriko
zoriki berak egindako
idaztitxoa;
"Txinpartak" izena duana
ta egiaz esti usainduna.
Gaur (ogei-ta-saspi urtetan)
dago olerkari onenetan
ez da edozein
Guadalupe' ko Amak ederki
laguntzen dio eskierki.
¿Geyegi esan ote det nik?
bai zera; gutxiegi baizik
bestela, tira;
¿egia nai degu ikusi?
"Txinpartak" idaztia erosi.
Ondarrabia'n jayo ta azi
ta oraindik bertan da bizi
urte askotan
olerki samurraren billa
zoriki ibilli dedilla.