inprimatu
Oldezten mendian
Izenburua:
Oldezten mendian
Sinadura:
Garbizu, Joan (Zubigar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garbizu, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
305.zk.
Orrialdea:
1

Oldozten mendian

 

ZUBIGAR

 

 Ene asaba zarrak

 emen berran il ziran

 ziñez berena aldezten,

 nonbait gu baño askoz

 zintzoagoak izan

 eusko gauzak maitatzen...

 

 Odol putsu galantak

 idozkiko zituzten

 mendi sakon auetxek

 biotza zartatuaz

 negarra ta zotiña

 eiñaz amaika etxek.

 

 Oraindik odol kutsu

 naikoa ba'daukate

 mendi auek barruan

 ¡ta gaur ezin askori

 onelako gauzarik

 sartu buru arruan!

 

 Aiek odol ixurtzen

 Ibili ziran emen

 gudate gogorrean

 ¡ta gaurkoak jolasten

 lasaikeriz beteak

 irri ta far artean!

 

 Iñartu da naigabez

 mendi agurgarri au

 bere orpo sendotik

 ta ibaika irtetzen zaio

 odol kutsuz malkoa

 artesi orretatik.

 

 Malda beruntz laisterka

 dijoaz baso-baso

 malko auek errira

 eta an malko auetan

 igeri gabiltz lasai

 gaurko gauzei begira

 

 Lasai gabiltz bai baña

 itoko gera laister

 malko odoldun aietan;

 ¡orduan galduko da

 euskoen izakera

 erri ta mendietan!

 

 Itoko gera bai, ta...

 ¿nork eingo du orduan

 negar gure eriotzaz?

 ¡iñork ez, bere naiaz

 il nai duan erria

 ondo dago-ta illotza!...

 

 Ene osaba zarrak

 emen bertan il ziran

 ziñez berena aldezten,

 zalantzage gu baña

 zintzoagoak izan

 geren gauzak maitatzen...

 


inprimatu