inprimatu
[Bertsotan]
Izenburua:
[Bertsotan]
Sinadura:
Agirre, (Jose) - Zeberio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Agirre
Zeberio

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
659.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


[Bertsotan]

 

Agirre - Zeberio

 

 Agirrek:

 

 Len-e amaika jira

 ni nago egiņa,

 laster gertatu bear zait

 etorri eziņa.

 Onek atera bait dit nei

 kontrako agiņa.

 Ta len baiņo aundigoa

 oin jarri dit miņa.

 

 Zeberiok:

 

 Miņa kenduko-ote nion

 bazun esperantza,

 baiņa nik etorrita

 artu det zalantza.

 Tiraka asi naizenean

 egiten zun dantza.

 Danak-e bazeukaten

 oik alkarren antza.

 

 Agirrek:

 

 Banekiyan nik txarra

 etzala etako,

 gizon planta koxkorra

 daukazu ortako.

 Puesto ona badezu

 ez dakit zertako.

 Obea ez al zerade

 perratzailletako?

 

 Zeberiok:

 

 Onek atera ditu

 olako larriak,

 zu bezela asko dira

 onuntz etorriak.

 Laister ateratzen ditut

 agin elbarriak,

 eta gaiņetik jarri

 urrezko berriak.

 

 Agirrek:

 

 Asi zera agiņen,

 zakarra izanik.

 Zuk dendista bezela ez

 dezu zer esanik.

 Opizioa bakarrik

 nago antzemanik.

 Neri berriak jarritzen

 ez daukazu lanik.

 

 Zeberiok:

 

 Olako itzegitea

 neretzako on da,

 parrandan ortxen dabil

 fondarikan fonda.

 Gero dentistak esaten

 ain sanua non da?

 Ustelak atera bear

 sanoik etzegon da.

 


inprimatu