inprimatu
Neska kastariņa. Trikitiak
Izenburua:
Neska kastariņa. Trikitiak
Sinadura:
Garbizu, Joan (Zubigar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garbizu, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
329.zk.
Orrialdea:
1

Neska kastariņa.

 

Zubigar

 

         Trikitiak

 

 Garondoa soil dauka

 kolkoa zabala; (bis)

 kukusoaren koskaz

 gorritua azala

     ai ai ai

 gorritua azala.

 

 Ezpain nellak gorri

 dauzka pinturaz gaur (bis)

 eta besteren ortzak

 bostetatikan lau

     ai ai ai

 bostetatikan lau.

 

 Mototsa moztu du ta

 musua autsez josi (bis)

 naiz buru ariņean

 partzak izan nausi

     ai ai ai

 partzak izan nausi.

 

 Kaskamotz austu auxe

 ustez apain dabill (bis)

 te neri iruditzen zait

 igeltzero mutil

     ai ai ai

 igeltzero mutil.

 

 Galtzerdi sarezkoak,

 xapatak ariņak (bis)

 sedazko soņekoa

 beso gabe egiņa

     ai ai ai

 beso gabe egiņa.

 

 Gonak belauneraņo

 ta aidean aztalak (bis)

 tanborrero batentzat

 a zer atabalak

     ai ai ai

 a zer atabalak.

 

 Eskumutur beatzak

 pitxiz apaindurik (bis)

 lepotik bera ere

 kateak zintzillik

     ai ai ai

 kateak zintzillik.

 

 Paparrean ageri

 du zorrotz ezurra (bis)

 eta urdalla ere

 goseak zimurra

     ai ai ai

 goseak zimurra.

 

 Dantzan ere ba'daki

 norbaiti elduta (bis)

 gaxoak zer eingo du

 lotsarik ez du ta

     ai ai ai

 lotsarik ez du-ta.

 

 Euskera baztertu du,

 erdera dabilki (bis)

 zentzua galdu baizun

 gaxoak aspaldi

     ai ai ai

 gaxoak aspaldi.

 

 Mutil jatorra ba'aiz

 baztertu ezak au (bis)

 bestela ustekabe

 ondoratuko au

     ai ai ai

 ondoratako au.

 

 Baita re maiz izango

 dek etxea zikin, (bis)

 tupia gatz gabe ta

 erreusaiakin

     ai ai ai

 erreusaiakin.

 


inprimatu