inprimatu
Nere kabia
Izenburua:
Nere kabia
Sinadura:
Garbizu, Joan (Zubigar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garbizu, Juan

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1929
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
131.zk.
Orrialdea:
180

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere kabia

 

Zubigar

 

 Lumatu ezkero ega sotillean

 kabi-legun bila zoro nebillela,

 udazken-aroko arrasti batean

 nere egadak zaitzen ikusi nuan bat.

 

 Egaka nengoan aren etxe-goian,

 ta begirada aiek nereaz josteaa

 bere atarira lilluraz jetxi ta

 luze jardun nuan maitasum izketan.

 

 Gaur dira amar urte Aloņa-mendiko

 Amaren altzora egatu giņala...

 Orduan guretzat Arantzazu-mendi'k

 etzeukan arantzik, ezti-mendi bat zan.

 

 Kabi ezauskor bat gozo jarri asmoz

 kabi-gai Goitarrak mokoan arturik

 erpin eztitsuan maiteaz batuta

 itxaso-ertzera jetxi nintzan pozik.

 

 Egin zan kabia, kabi maitetsua,

 euskaldun-kabia, kabi Jainkotarra.

 Goi-eskarrez-eta bost umetxo samur

 etorri zaizkigu geroztik bertara

 

 Eztira gureak, ezita berriro

 Jaun-Egilleari uztekoak dira

 ta ementxe nabil ezilari, zaitzen

 mixtodun txerrenak irentsi ez ditzan.

 

 Uztarritxo legun eztiz josi artan

 gaur arantz banakak nabaitzen ditugu;

 baņa Arantz-gaņera biotza jasota

 eramangarrigo gertatzen zaizkigu.

 

 Kabi ederrenak arantzetan dira

 ta gurea ere bego apal bertan,

 zaztada zorrotzen min-aldi ostean

 umetxo ta guzi Jauna'k goza gaitzan...

 


inprimatu