Kaiol utsa!
Zubigar
Goierrian jaio ta beterrian nerekin
neukan txoritxo kuttunak
bere abesti zoliz amaika aldiz arindu
dizkit oldozpen illunak;
abots leun, dardaritsuz esnara gozoak
ta pozgarriak benetan
egiņarazi-re bai eguzki izpiz batera
udaberriko goizetan.
Buru gorri, txuri, beltx ta ego oriduna zan
karnaba guzien eran,
baņa txirritxilari bikaņenetakoa
ezautu ditudanetan;
bere moko samurra negu aldian ere,
egunez beintzat, itxita
ezin eduki zuan baņa betiko itxi du,
gaurko goizean il baita!
Amaika aldiz begira egon natzaio pozki
bere moko txorrotxera
kaiolean abesten ibilli dan orduan
zipotz batetik bestera.
Goizetik arratsera zoli ekin ondoren
bere egopean burua
sartzean ere samur egon natzaio beira
sukalde txoko-txokuan.
Beti bezela abesten utzi det gaur goizean
alai ta bizkor gaxoa
baņe etxeratzean laister urbildu zaizkit
nere muitil-nexkatoak;
unkituak bidera irten zaizkit gaxoak
eta irurak batetxo
motel esan dituzte itz unkigarri auek;
"il da txoria, aitatxo!"
Edozeņentzat ez da berri unkigarria,
olerkariarentzat bai
ta aurtxoaren aotik itz oiek entzutean
ezin eutsi nik biotzai;
au dalakoz, itunki, kaiol ain politera
urbildu naiz aurtxoekin
ta karnaba kutuna gogortua zegoan
moko itxiaz ixilik!
Batetan galdu zaidan txori abeslaria
sabel txuriztaz gora illa
arkitzean, eskua sartu det kaiolean
txoritxo gaxo onen billa
nere aurtxo maiteak negartsu egon dira
nik kaiol au ustu arte
berriz ere irurak ao batez esanaz:
"aitatxo: illa dago e?..."
Oldozpen illun aiek arintzen launtzen ziran
txoria artu det eskuan
ta burnizko kaiola emen dago orain utsa
sukaldearen txokuan;
ez det ikusi nai-re, oraingoz, kaiol ori
eta ez ikustearren
iru umeak negartsu, ganbara daramate
kaiol uts ori tamalez!!