inprimatu
Jesus'en jaiotza
Izenburua:
Jesus'en jaiotza
Sinadura:
Garbizu, Joan (Zubigar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garbizu, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1921
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
36.zk.
Orrialdea:
1

Jesus'en jaiotza

 

Zubigar

 

 Ludi guztiko Bakalduna izan

     eta ukulloan

     da sortu

 arrigarrizko gertaera da au

     iya ezin da

     sinistu

 ¿Bakaldunentzat ezin al zan ba

     toki oberik

     arkitu?

 bai, baña, Sendi Deunak nai zuan

     txirotasuna

     agertu.

 

 Izar ederra agertu zaigu

     Zerutikan gaur

     ludira

 diz-diz ederraz inguratuba

     dago bai guri

     begira

 ikustaldi bat egin dezagun

     len-bai-len bere

     kabira

 eskar ederrak ixuri ditzan

     betiko gure

     sendira.

 

 Txiro jayo da Jesus maitea

     lasto latzaren

     gañean

 ta estalki gabe antxe daukagu

     asto-iriyen

     erdian

 eskerrak auei epeltzen dute

     ederki bion

     artean

 asnaz goxoa botiaz bada

     ugari biok

     batean.

 

 Pozez dabilltz gaur mutil koxkorrak

     pozez dabilltz gaur

     larriak

 pozez dabilltz gaur gizon aundizki

     ta aiton-amon zar

     guztiak

 ¿nor ez du poztu gaur agertu dan

     zoragarrizko

     argiak?

 Ziaro danak poztu gaitu bai

     gaur jayo dan aur

     berriak.

 


inprimatu