inprimatu
Jaiki
Izenburua:
Jaiki
Sinadura:
Garbizu, Joan (Zubigar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garbizu, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
74.zk.
Orrialdea:
3

Jaiki

 

Zubigar

 

 Zer ote daukazu ba euskera kuttuna?...

 ez det ulertzen zuri gertatzen zaizuna

 izanik ain izkuntza eder ta txukuna

 zu lurperatzen askok egiten du lana.

 

 Euskeldunen izkuntza zu zera jatorra

 baña gaur asko dago ba euskeldun txarra

 zergatik nai zaituzten bota bazterrera

 ta zure ordez berriz itzegin erdera.

 

 Diote lotsa gabe euskeldun txar... otzak:

 "euskera ez dute, ez, maite aberatsak

 eta gu ere izanik kaletar uts-utsak

 utzi dezagun bada baserritarrentzat".

 

                           * * *

 

 Txarkeriz onelaxe dure aiek ekin

 baña nai dutenikan ezin dute egin

 zergatik ba eusko onak egin du alegin

 euskera bete elea gaur berpiztu dedin.

 

 Euskera zubil zarra gaur daukagu berri

 muskil goxoak dauzka ugari-ugari

 marduldu dezaiogun muskil berri ori

 orduban da ikusiko zer dan Euskal-erri.

 

 Muskil auek sendotzen zaiatzen ba'gera

 laister danan gañetik degu ba euskera

 ¡a zer gauza atsegiña izango dan ura;

 zoruntsubak orduban gu izango gera!

 

 Nere ustez naiko lo egin degu noski...

 beaz anai euskoak ¿ez al degu aski?

 bai, bai garaia da-ta begiak idiki

 euskera zai daukagu... jaiki arin... jaiki.

 


inprimatu