inprimatu
Irakurgai txarak
Izenburua:
Irakurgai txarak
Sinadura:
Garbizu, Joan (Zubigar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garbizu, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
275.zk.
Orrialdea:
1

Irakurgai txarak

 

Zubigar

 

 Egun batean mutil gazte bat,

 jakintsua bere ustez,

 arkitu nuan etxe ondoan

 irakurtzen oso pozez.

 

 Zikinkerizko idazti bat zan

 ari zana irakurtzen

 ta nik orduan itz auek nizkan

 on bearrean zuzentzen.

 

 "Ene aizkide; begira ondo

 zer dezun or irakurtzen...

 ¿etzera bada loikeri oiek

 ikustean ikaratzen?"

 

 Eta ala zion: "egoki zaigu

 au guztia jakitea

 ba ona baño irakurrita

 oso illuna gelditzen da".

 

 Berriro nion zuzendu laister

 nere mutil gazte oni

 ia nolatan izan liteken

 gauza txarra izan egoki.

 

 Erantzun ziran zalantza gabe

 "¿ez dezu ikusten aizkide

 gauza ona ez dala ezautzen

 txarra zer dan jakin gabe?"

 

 (¡Gizarajoa!) "or konpon zaite"

 esan nion gazteari

 ta tamaldua bene-benetan

 jarrai nion bideari

 

 ...........................................

 

 Egun batzuek igaro ondoren

 gazte au gaxo jarri zan

 eta orduan ikustaldiak

 egin niozkan sarritan.

 

 Eskatzen zuan maiz eta larri

 sendagille bat txit ona

 txarra zalako bere ustean

 erriko artan zegona.

 

 Sendagille on, sendagai onak,

 guztia ona nai zuan

 gauza txarrakin galtzeko bildur

 omen zala-ta orduan.

 

 "Ona baño etzuan eskatzen

 bere ondo egoteko

 (¡¡emen etzaio egoki txarra,

 ona zer dan jakiteko!!)

 

 Esan nion bein; "artu ba orain

 sendagai txarrak lenbizi

 nai badituzu ludi onetan

 ona ta txarra ikasi...

 orduan malko minduak zion

 begi barrendik igesi.

 

 ...........................................

 

 Beste batzuek esaten dute:

 asiko naiz irakurtzen

 ta txarra dala ezagutzean

 berealaxe utziko det."

 

 Ez ordea askok idaztietan

 txarra ta ona ezautzen

 ez igartzeko eran ederki

 dituztelako idazten

 

 ¿Artu nai du iñork sendagai txarra

 kalte egitean uzteko?

 ¡iñortxok ere ez, berandu da-ta

 kaltea gero kentzeko!

 

 Orixe bera gertatzen da ba

 irakurgai txar arrekin

 ezagutzean uzten da baña...

 ¡¡kaltea an dauka berekin!!

 

 Elizak ondo digu esaten

 jaun jakintsuen bitartez

 ona ta txarra zer diran, ¡eta

 ala ere entzun bear ez!

 

 Gure kaltean izango degu

 jaun auei ez entzutea,

 auek dira-ta Jaunak biali

 zituanak gu zaintzea

 

 Utzi anaiak, idazti txarrak

 eta irakurri txukunak

 gure gogoak Bere ondoan

 aztu ditzan gure Jaunak

 


inprimatu