inprimatu
Ikasi
Izenburua:
Ikasi
Sinadura:
Garbizu, Joan (Zubigar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garbizu, Juan

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1928
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
115.zk.
Orrialdea:
286

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ikasi

 

Zubigar

 

 Malkar-ertzeko lar mordoetan

 sasi-arrosak apainki

 txuri txuriak agertzen dira

 loretan lilluragarri.

 

 Ta zorrotz diran sasi-mordoak

 samur dauzkate gañetik

 berdingabeko likurt gozoa

 boteaz beren mamitik.

 

 Sasi mordo onek inguma ariñez

 jositakoa dirudi

 noizipein orri txuri batzuek

 aldatzen dirala arinki.

 

 Arrosa txuri panpiñetara

 erlea ere an doa

 beren gañean eztiki ona

 gozo edoski asmoan.

 

 Ta berdingeko samurtasunok

 ikustean ain gelgarri

 lili politen albo gozora

 ume bat doa agitz pozik.

 

 Bañan ai!, bertan lore politok

 gozoro biltzen astean

 ugari ditun arantz zorrotzak

 zulatzen dute umea.

 

 Eta arrosari eltzean laister

 jausi zaizkio orritxoak

 arantz utsezko txorten zorrotzak

 gelditurik eskutxoan.

 

 Gure artean ere askotxo

 daude orlako «loreak»

 gazte eder, apain azalez, baña...

 barruz arantzez beteak.

 

 Eta biltzeko garai latz ura

 Jaungoikoari irixtean

 Berau etzaigu atzipetuko:

 umetxo aien antzean:

 ­­ta aranzdun gazte, «lore» politok;

 galduko dira, lezean!!

 


inprimatu