inprimatu
Gu olloagoak
Izenburua:
Gu olloagoak
Sinadura:
Garbizu, Joan (Zubigar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garbizu, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
67.zk.
Orrialdea:
1

Gu olloagoak

 

Zubigar

 

     Olloa izena

     ergeltzak degu

     guk beti-beti

     eduki

     ¡a, baña askotan

     bere kemenak

     agertzen ditu

     ederki!

 

                   * * *

 

     Txito ugari

     eta politak

 berekin dauzka olloak,

     orain begira

     zeñen ederki

 dauzkan ba onek zaituak;

     zakur aundiak

     eta mirotzak

 ostu nai dizka guztiak...

     baña olloak

     gogor ekin du

 auen aurka bai gaxoak...

     ez du egin, ez,

     nai dubenikan

 mirotz zeken ta gaiztoak;

     beaz olloa

     baño askoz ere

     gera gu oloagoak

 

                   * * *

 

     Guk ere ederki

     degu ikusten

 mirotz gaiztoa etortzen;

     baña ergelak

     gerala oso

 gaitu berak ezagutzen,

     eta orduban

     ajolik gabe

 gure senditik du artzen

     olandatxo bat

     edo geiago

 eta pozez da gelditzen;

     olloak bada

     orren ederki

 bere sendia du zaitzen...

     eta guk berriz

     (ergelak izan)

 ¡¡ez dakigu, ez, gordetzen!!

 

                   * * *

 

     Olloa beti

     ergeltzak degu

     ludi guztian

     eduki

     ¡a, baña askotan

     gure kemenak

     puskatzen ditu

     ederki!

 


inprimatu