inprimatu
Gipuzkoa'ko erriak itxasoaren gain duten goibe edo altura
Izenburua:
Gipuzkoa'ko erriak itxasoaren gain duten goibe edo altura
Sinadura:
Garbizu, Joan (Zubigar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garbizu, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
130.zk.
Orrialdea:
1

Eusko basetxe bat

 

Zubigar

 

     (Satarka olerkari ospetsu

     eta adizkide biotzekoari.)

 

     Etxe aundi bat

 zuri-zuria aurrez aurre det

     Ikusten

     orpo sendodun

 mats eder batek duana aurretik

     apaintzen

     mats mardul onen

 adar luzeak ederki dira

     zabaltzen...

     orri tartetik

 zintzillik zaizka mordu bikaņak

     azaltzen.

 

     Atai aldean

 ikusten ditut lau belarmeta,

     bi gurdi

     ollo asko ta

 lau kolkarekin larogei txito

     txit guri,

     aran, udare,

 muxika ta intxaur, sagarra berriz

     ugari,

     ta ate ondoan

 guztiak zaintzen zakur gorri bat

     da ageri.

 

     Oso ederki

 dagoz zintzitik sotoko ormatik

     tresna asko

     itaia, ailtzurra,

 sardea, soka, belangei, lai ta

     ozpiko,

     lurrean berriz

 otaska, trabes, saskiak ere

     bai franko

     iru sortako

 arto tontor ta belar sorta bat

     geiago.

 

     Aurre aldetik

 ate zabala, balkoi aundi bat

     zar-zarra;

     zaietz batean

 lau leio dauzka bestean berriz

     bakarra;

     atze aldelik

 bi lelo txiki ta ate bat oso

     mearra;

     zuri-zuriak

 lau alderdiak, tellatu gorri

     zakarra.

 

     Etxe inguruko

 arto zelaian tontor kentzen

     artoari

     abesten pozez,

 benetan alai, da gizon lirain

     bat ari

     eta atarian

 balkoi zarpean andretxo bat da

     exeri

     eman asmoan

 titi goxoa besoan daukan

     aurrari.

 

     Joale otsa

 nabaitu eta begiralu det

     atzera

     ta dakust bost bei,

 bi idi, asto bat, nola datozten

     etxera

     duen atsetik

 mutikotxo bat gotzontxu baten

     antzera

     abesten dator,

 akulloakin basetxetarren

     erara.

 

     Eldu dira auek

 atarira ta ez dira sartu

     etxean

     nunbait egarri

 egon gaxoak... ta urik ez baita

     maiaran...

     etxe ondotik

 igaro dira errekara zu-

     zenean

     antxe atseden

 aundiarekin ijarak ase

     naiean.

 

     Etxeak urbil

 dauzka sagardi, aristi bikain

     bikaņa

     bai eta ere

 goraxeago naiko ugari

     gaztaņa

     esker aldetik

 errekatxo bat, ertzean urrak

     nai aņa

     errekatxo ontan...

 zulla betetzen... neskatil polit

     liraņa.

 


inprimatu