inprimatu
Eriotza!
Izenburua:
Eriotza!
Sinadura:
Garbizu, Joan (Zubigar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garbizu, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
258.zk.
Orrialdea:
1

¡Eriotza!

 

Zubigar

 

     Ai, ene...

 lasterka dator eriotza

 ludi ontako zigor beltza

     ai, ene!...

 ardura gabe bizi dana

 zuzendu bedi Jaunagana

 

     Ai, ene?...

 berriro dasat txit bidurti...

 ¿ta nora gerama emendik?

     ai, ene!...

 ¡soin ustel, zatarra lurpera

 eta gogoa epaitzera!

 

     Ai, ene!...

 entzun det nolako bizitza

 izan oi dala eriotza

     ¿ta guk zer?

 ¿iraindu degu Goikoa maiz?

 ¡eriotza txarren jabe, garaiz!

 

     Ba'dator

 belzkeriz larri gure billa,

 laster gaitu lurrean illak

     ustelkor

 odol beroa ziatuaz

 enbor antzera gogortuak

 

     Gaur edo...

 eriotz maltzur ta zorrotzak

 ebakiko digu biotza

     ta gero?...

 ¡ustel usaindun emen beian

 ta epai zorrotza goi-goian!

 

     Ai, ene!...

 ai enetxoa, garbai garbai

 orain degu-ta zerbait garai

     gaur emen

 arrokerrige txukun dana

 gero Beretzat du ta Jaunak,

 


inprimatu