Beti elizkoi. Iesus jaio berriari
Zubigar
(Lezo'n igandero Dotriña'ra juaten diran
irakasle-ikasleen opaz.)
Ain gaiztoa ez ba'nintz Jesus maitea;
Zure atsegin ba'litz gogo nerea;
¡o, ba'neuka biotz on, errugabea
Zu bertantxe arizeko, Jainko Semea!
Ba'neuzka esku auek garbi-garbiak
eta Zure pozkarri nere begiak,
soin txukun, errugabe, txuri-txuria
orain artzeko pozez Zeran guztia.
¡¡Gaiztoa naiz ta, Jesus, ez naiz ausartzen!!
utzi ezkero ordea Zugana urbiltzen
¡o, zein pozkiro artuko zinduketen;
zer abestiak abestuko nituzken!
Utzi zaidazu beaz Jesus aurtxoa
urbildu nedin Zure seaskatxora
nabai dezadan Zure asnas goxoa
ezpain gori tartetik irtendakoa.
Arpei txuri orretan nai nuke sarri
musutxo maitekor bat bertan ezarri
baña... ¡o, Jesus Ona, ezin nik Zuri
arpegi Deun orretan eman musurik!
Zure soin txukun, kuttun, zoragarria,
ikutu nai ta... ¡¡ezin, tamalgarria!!
baña bota zaidazu Jainko-argia
ez nedin geiago izan obendaria.
Orain lo egin Jesus gentza onean
Ama apal ta orbange dan magalean
[...]
Bildotx Deun Orrek ortxe... ¡¡lasto gañean!!
Nere aurtxo laztana... lotan zaudena
Goteunaren bitartez sortu zerana
dizdizdun arpegitxo ederrarena
txoraturik naukazu ¡au da zoruna!
Aurra deitzen dizut, bai, eta aurra Zera
baña arrigarrizkoa da gertaera
soin txiki apal ortan aurtxo antzera
dagola asnasaka, gertu, Jainkoa Bera.
Lo zaude aur Jainkoa, baña dirudi
malkoa irtetzen dala Zure begitik
ta arpegi zoragarri, txuri, ortatik
dindilizka, poliki... ittun... ixuri.
¿Negarrez zaude bada ene aur Jesus?;
¿agian ametsetan ikusi dezu
nere gaiztakeria? ¡¡ituntzen nazu
negarrez ikustean Jainko zeran Zu!!
Arantzazko burestun zorrotz-zorrotza...
gurutzearen zura gogor ta latza...
gertu nauzkan obenaz emen Zuretzat
baña ¡o, Jesus Ona... kupitu nitzaz!
Barkatu Jesus Ona, arren barkatu
nere obenak loa galdu ba'dizu.
Utzi laztantzen Jesus, utzi zaidazu
eta egin lo lasa; ¡gaurtik naiz damu!
Donoki ta ludiko guztien Jauntza
Zuk izanik bear det eskatu launtza,
Eskatu Jesus, arren, ludian gentza
eta gero... an goian... betiko aintza.