inprimatu
Berdintza
Izenburua:
Berdintza
Sinadura:
Garbizu, Joan (Zubigar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garbizu, Juan

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
105.zk.
Orrialdea:
138

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Berdintza

 

Zubigar

 

 Illargi ta izarrak ortzean dagozi

 baņa guk iņolaz gaur ezin ikusi;

 odei mardul, trinkoz

 estalita dagoz

 eta goibel dago, zatar eta itsusi...

 

 Illargi betea dago iragarrita

 baņa ez da ageri... dana estali da

 ta izanik ain eder

 ez dakusgu ezer

 ¨Baņa nork ukatu an daukala argia..?

 

 Gizon jakintsuak-esan bai digute

 illargi ederra gaur dagola bete

 ta gaua ain iluntsu

 ikusiaren guk

 jakintsu esana guziak sinisten...

 

 Ez da ageri ezer... illunpe aundia...

 ben-benetan gau beltz ikaragarria...

 baņa alaz guziaz

 dasagu guziak:

 "Ortze goi-goian gaur illargi betia..."

 

 Ikusmen laburrak lausotuak dagoz

 ta odei lodiak ezin, ez, igaro

 ala ere ondo

 sinistua dago

 illargia an dala gertu argi narroz...

 

 Orra oteunaren berdintza non degun

 orlaxe, siniskor, aitortu dezagun

 egindako obenaz

 gure ikusmena

 naiz odeitsu egon ben-benetan illun...

 

 Gure begi auek ez dira gai izango

 oteundegi artan jauna ikusteko

 baņa ainbat jakintsu

 jarrita dauzkagu

 ziņez iragartzen ziņez sinisteko...

 

 Naiz goibela egon, aroa eltzean

 illargi beteaz sinisten dan eran

 ez ikusiaren

 beti sinisten det

 ogi irudiz jauna dala oteunean...

 


inprimatu