Maite det ARGIA
Iruzubi
Zorion agur ta ongi etorria
eskeintzen dizut zuri ARGIA
amabigarrren jaioteguna
izan dezazun guztiz zoruna
Agur ARGIA
goralgarria.
Iturritxotik ura bezela
poza datorkit gaur biotzera
ta beragatik nago zoratzen
zure izena beti goratzen
¡Gora ARGIA
izparringia!
Leyatsu bada ardi gosea
soroetako belar ezeaz
berdiñ dauzkat nik biotz-begiak
zure etorreraren zai jarriak
Atoz ARGIA
¡maitagarria!
Bildotsak ardi esnea baño
maitego zaitut nik oraindaño
zu gabetanik ezin det etsi
¿zuk ere ez gero nolaz utzi?
Zaindu ARGIA
nere erria.
Lur artaztuak euria baño
geiago oraindik ill arteraño
maiteko zaitut ¡euri gozoa!
zuretzat daukat biotz osoa
Nere ogia
zeran ARGIA.
Ekaitz ondoko eguzki printzak
atsegingarri dira danontzat
berdintzen ditu ordea ARGIA'k
eguzki printza disdizariak.
Onagarria
zera ARGIA.
Ez du erleak iñon lorerik
nik ARGIA ainbat maite duanik
benetan bada gozo zalea
naiago det nik zure elea
izkuntz garbia
dezun ARGIA.
Ke zulo bat lez bere begiak
txol illun zeuzkan gure aberriak
zorionean zu jaio ziñan
bada zu gabe ¿ze izango giñan?
Garbitasunen
iturbegia
Zuk pixtu dezu
Euskal erria.