inprimatu
Adiskideak gogoratuz
Izenburua:
Adiskideak gogoratuz
Sinadura:
Garbizu, Daniel (Iruzubi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iruzubi

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
661-662.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Adiskideak gogoratuz

 

Iruzubi

 

 -1-

 

 Larogeigarren urtera nua

 Jaunari esker lenbizi,

 amairu seme-alaben aita

 baiña gaur amabi bizi,

 ildakoak-e kontatzen ditut

 baizik ez aztuta utzi

 beste munduko gure anaiak

 otoitzaz ditzagun jantzi

 Karmengo Amak beti izan dezan

 gaxo aientzat erruki.

 

 -2-

 

 Aspalditxoan zimiko asko

 daramazkit biotzean

 betikoa da au gertatzea

 odolekon bat iltzean,

 oraiñ banegon ur axalean

 lengo penak arintzean

 anai-lengusu baten azken

 ta lurperatzez oroitzean

 ostera miñez eroritzen naiz

 akordatu bakoitzean.

 

 -3-

 

 Auxen da gaur gure negarra

 beste guztien gaiñetik,

 gizon on batek utzi diguna

 eriotzaren ondotik,

 andretxoari erauzi dio

 bere biotza zaiñetik

 ta ezin da kendu iñolaz ere

 oiñazearen bidetik,

 laguntzen diot atsekabean

 biotzan erdi-erditik.

 

 -4-

 

 Zintzotasunez urrezkua zan

 izatez oso apala,

 emaztearen senar maitekor

 seme-alaben itzala,

 beti etxekoi, beti paketsu

 beste asko ez bezala,

 euskaltzalea zer esanik ez,

 elizkoia, ez makala,

 zalantzik gabe esan nezake

 Jaunak berekin daukala.

 

 -5-

 

 Emazte gaxo naigabetua

 etzazu egin negarrik,

 jaiotakoak il bear degu

 ez da zurea bakarrik;

 seme-alabak zurekin daude

 etzaitez jarri gaxorik

 zure gizona lotan dago ta

 ez du ezeren bearrik,

 utziozu bai lo egin dezan

 zu zaude ixil-ixillik.

 

 -6-

 

 Naiz eta zuri biotza ebaki

 beria dauka osoa,

 beti zuretzat gorderik zeukan

 anaitasunez jasoa;

 aboa itxi ta ixillik dago

 beti zan itz gutxikoa

 begiak ere ez dute ikusten

 lo dago, gizarajoa!

 zerutarrakin loak artu du

 ­o o o! zer lo aldi gozoa.

 


inprimatu