inprimatu
Ollaskoa ta ollanda
Izenburua:
Ollaskoa ta ollanda
Sinadura:
Garbi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garbi

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1925
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
221.zk.
Orrialdea:
1

Ollaskoa ta ollanda

 

Garbi

 

 ¡Ollasko ta ollanda

 Biyar bazkaltzeko!

 Etzaigu orlakorik

 Berriz gertatuko.

 

 Katalin gertu dago

 Dantzan egiteko.

 Baita Benito ere

 Tripa betetzeko.

 

 ***

 

 —Don Zilidonio: egun on, jauna.

 —Berdin zuri: zer nai dezu?

 Ollasko eta gañerakoen

 kontua emen daukazu.

 —Nik ez det ezer, ez jan ez edan:

 Benito'ri emayozu.

 —Zure aginduz gertua da-ta

 Zuk ordaindu bear dezu.

 —¿Nere aginduz? Neri Benito'k

 Ziri-sartzea nai dezu?

 —Zapatariak ziria sartzen

 Ongi oituak dituzu.

 —¡Nere lepotik jan ta par-egin!

 Andrea ¿zar deizkiozu?

 —Asmazizunez ibilli gabe

 Gaur ordaindu obe dezu.

 


inprimatu