inprimatu
Eusko-Mixiolariak
Izenburua:
Eusko-Mixiolariak
Sinadura:
Garbi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garbi

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1924
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
189.zk.
Orrialdea:
1

Zezenak; galtzak eta... mixioa

 

Garbi

 

 Ardoaren indarrez

 Toreru sarturik

 An zijoan Martintxo

 Besoak zabalik.

 Zezenak artu eta

 Galtzak puskaturik:

 ĄAndriak zer esango!

 Ez du beste miņik.

 

 ***

 

 Andrea atzipetu du

 Gezurrak esanik:

 Martin'ek ez omen du

 Bildurrik ez minik.

 Baliteke ordea

 Eldu nunbaitetik

 Naigabea zigorrez

 Gezurren aldetik.

 

 ***

 

 Bere Maijoxepari

 Ziria sarturik

 Martin'ek igaro du

 Astebete pozik.

 Gero ziran kontuak

 Egia agerturik:

 Martin'txok ez omen du

 Bizkarrean otzik.

 


inprimatu