inprimatu
Garaztarren aldi
Izenburua:
Garaztarren aldi
Sinadura:
Garaztarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garaztarra

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1929
Argitalpenaren urtea:
42
Alea:
1530.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Garaztarren alde.

 

Garaztarra.

 

 Airea: Mendiaren gainean hementche

  artzaina

 

 1

 

 Saratar norbaiti, egun garaztarrak,

 Bihurtzen baitiozka bere mileskerrak;

 Bozkarioetan gaude Bachenabartarrak,

 Gure izena hor du Eskualdun banderak.

 

 2

 

 Onhartzen daukuten egia bakharra,

 Laphurdi hegalean eder dela Sara;

 Garazi aiphatzeko Donibane horra.

 Sarari ere ustez, ttipi baitu zorra,

 

 3

 

 Bigarrer urthean gomitua guri,

 Trufaz ari zirela baitzitzaukun iduri,

 Aski handi girenez nuke jakin nahi?

 Izaiteko gu hemen heien zerbitzari.

 

 4

 

 Urgulutan baitira dituzten ahalez.

 Burlatu nahi laizke bertzen untasunez;

 Othe dakite chuchen zenbat dukegunez?

 Elgar dezagun lagun denek ditugunez.

 

 5

 

 Saratarrak badaki erraiten serios,

 Jakitatea zoin den denentzat balios,

 Asko ikhasi nahiz zerbait enganioz,

 Hola mintzo baitira beren amodioz.

 

 6

 

 Garaztarrak larrua dugu churi-gorri,

 Bai eta ere legun balusez iduri;

 Nihork othe daki gure zainen berri?

 Odol garbienetik hetan dabil kurri.

 

 7

 

 Orok jakin bitzate gure chede onak,

 Heda ordu baitzuen segur gure famak,

 Baketiar girela hemengo gizonak,

 Hori erraiten dauku ongi dakienak,

 

 8

 

 Aurride on gisa behar gira bizi,

 Batzuk bertzen hutsak ditzagun ahantzi,

 Iholdy'ta Baigorry bai eta Garazi

 Elgarri juntaturik Sarari goraintzi,

 

 


inprimatu