inprimatu
Nai nuen kantata
Izenburua:
Nai nuen kantata
Sinadura:
Garaztar batek
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garaztar batek

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
Orrialdea:
335

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nai nuen kantatu

 

(Garaztar batek)

 

 Nai nuen kantatu,

 Alegera partitu;

 ¿Bainan zer biotz mina

 Ene baitan da piztu?

 Ene biotza, nola,

 Nola daite konsola?

 

 ¿Norat oa, untzia,

 Norat utziz Frantzia?

 ¿Norat ola deramak

 Orai nere bizia?

 Ene biotza, nola, etc.

 

 Bagoazi, tristeki,

 Ameriketan kausi

 Ustez gure gozoa:

 ¡Esperantza zoroa!

 Ene biotza, nola, etc.

 

 ¿Zerek nau lilluratu,

 Ola zerk enganatu?

 Egiazko onak utzirik,

 Itzala dut autatu.

 Ene biotza, nola, etc.

 

 Eskual-errian sortzen,

 Ameriketan iltzen,

 ¡Ai! zer sorte dorpea

 Orai dutan billatzen!

 Ene biotza, nola, etc.

 

 Eskual-erri maitea,

 Erri paregabea,

 Iltzea da neretzat

 I gabe bizitzea.

 Ene biotza, nola, etc.

 

 Adios, ama maite,

 Galtzen zaitut zu ere:

 Ni zuganik urrunduz,

 ¿Zenbat biziko zare?

 Ene biotza, nola, etc.

 

 Egin dutan botua

 Baldin betetzen bada,

 Laster itzuliko naiz,

 Ama ona, zuregana.

 ¿Ene mina, bertzela

 Nola daite konsola?

 


inprimatu