inprimatu
Primadera
Izenburua:
Primadera
Sinadura:
Garazi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garazi

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
1160.zk.
Orrialdea:
2

Primadera

 

Garazi

 

 1

 

 Zoin den kampoa laster edertzen jin orduko primadera!

 Neguan ilhun eta hits bezain orai argi, alegera;

 Gutan obratuz zeru-lurretan eginaren arabera,

 Sasoin berriak utziren gaitu gazteturik bat-bedera!

 

 2

 

 Ohartu zare neguan dela berant argia urrhatzen,

 Lanho beltz eta dorphea baita hanbat nekhez barreatzen.

 Bainan argiak, jinikan ere, ahulki du distiratzen;

 Negu egunak astiria du berehala harrapatzen.

 

 3

 

 Zerentzat dauku neguak khendu zeru gainaren urdina!

 Oi primadera, zuk emaguzu kolore politt arina!

 Horri behatuz chaharrak duke ahanzten bere adina,

 Nahigabetan denak senditzen gutiago bere mina!

 

 4

 

 Aphirileko hilabetheak, ekharriz aire idorra,

 Ditu haizatzen mendi gainera lanhoa eta elhurra,

 Eta goizago jeiki-arazten argi-haste berankorra,

 Agertu arte gora zeruan maiatz iguzki ederra.

 

 5

 

 Maiatz iguzki eder barna, zeraukularik ethorri,

 Pentze, baratze, itzalguneak phizturik ditu ezarri;

 Lurreko gauzen goiz-astiritan eman bagindu behari

 Entzun ahalko gintuen oro agur bat igortzen horri.

 

 6

 

 Hanbat denboraz egunik presa tinkaturik izerdia,

 Atseginekin abiatu da ur-chirripatto bizia;

 Egin orduko gauzen zainetan bere lanaren erdia,

 Eman diote lehenagoko beren itchura guzia.

 

 7

 

 Izerdi bizi emaile horrek bere bidea du egia,

 Horren lanari behatzea da begiendako atsegin;

 Bai arboletan, bai landaretan hostoak dire pherde jin,

 Heien artean irriz loreak, usain-kolorez desberdin.

 

 8

 

 Horra mendichkak beren arropa pherde nasaiaz jauntziak;

 Entzuten ditut hortan dabilan ur gordearen jauziak,

 Aditzen ere, ostailen pean, churiñoen erasiak,

 Heiek baitire boza perlatuz gogotik kantuz hasiak.

 

 9

 

 Orai mendichka baten gainetik behako bat zelhaiari;

 Zer ikhus-garri choragarria zeraukun agertzen guri!

 Beha landetan itzulikatuz plegatzen den ogiari,

 Haizeak baitu ibil-arazten itsaso gaina iduri!

 

 10

 

 Hantik jeuts-eta nik dut baratze aphaindueri behatu,

 Hortek ditu lorezko hesiz primaderak inguratu.

 Erregina da lore arrosa, lorios dena goratu,

 Bertze guziek inguruetan korte diote moldatu.

 

 11

 

 Lore berriki zabalduari har-arazteko indarra,

 Hartan finkatuz artharekilan beldurrez dadien urra,

 Haize eztuk ekharri din izanen-ihitz nigarra;

 Badoa gero berriz jiteko hautatuz bide laburra,

 

 12

 

 Lore batetik bertzera jauzi, erlea da hegaldatzen,

 Iduriz lote bakhotchari du aphalik zerbait galdatzen!

 Laster diote bihotz barnetik duten hoberena hartzen

 Guri eztia emaiteko da erlea lanean artzen,

 

 13

 

 Denen gainean so bat eginen bere distiradurari

 Ederki dago gorarik hala iguzkia munduari;

 Argitik aski diola eman primadera egunari,

 Hor da itzaltzen obeditzeko bere kreatzaileari.

 

 14

 

 Ordu berean baita hedatzen gauaren ichiltasuna

 Adi zazue gauza guzien boz ezti eta leguna

 Batasun handi eder batean airetan altchatzen dena,

 Laudatuz eta benedikatuz mundu hau egin duena!

 


inprimatu