inprimatu
Biba Ybarnegaray
Izenburua:
Biba Ybarnegaray
Sinadura:
Garazi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garazi

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1914
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
1411.zk.
Orrialdea:
2

Biba Ybarnegaray

 

Garazi

 

 1

 

 Iguzkia ez dea Garazi aldean

 Loriosago egun zeru gorenean...

 Kanpoa airosago jaunztura perdean...

 Chorien errepika gorago airean?...

 

 2

 

 Jenden begitartean zer alegrantzia!

 Atsegin da horier beha paratzia...

 Iduri gerlarien herrirat heltzia,

 Irabazi ondoan zonbait probentzia!

 

 3

 

 Zuzen da Garaztarrak giten bozkaria,

 Gure banderak baitu izan bitoria.

 Deputatu ezarriz garaztar legea

 Izanen dena bethi gure ohorea!

 

 4

 

 Bachenabarre eta haindian Zibero

 Garazi, Oztibarre, Amikuze gero;

 Zuen haurren odola baita bethi bero.

 Zinez gizon agertu dire kasik oro!

 

 5

 

 Egiazko eskualdun dena haur-haurretik,

 Ez dezakete nehork ibil sudurretik;

 Ez eta zeihar-araz sartu den lerrotik.

 Eginbideak ditu bethetzen errotik.

 

 6

 

 Ziberotarrak eta Bachenabartarrak.

 Libertatearentzat zintuzten indarrak;

 Ezeztatu tutzue etsaien gezurrak,

 Berak utzi errekan hautsirik hezurrak.

 

 7

 

 Hiaurek, Amikuze, duk ezagutu gai

 Hire deputatutzat Jaun Ybarnegaray;

 Erraguk G eraçaguek othe duen orai

 Sudurra luze bezela begitarte arrai?

 

 8

 

 Zer ohore handia, hiretzat, Garazi,

 Zeren dukan holako seme bat hik hazi!

 Hamasei ehun botzez dik etsaia hezi.

 Pariserat juaitia segur dik merezi!

 

 9

 

 Bachenabar, Zibero, ohore zueri

 Eta zuek hautatu gizon biphilari!

 Jainkoa ere hortan zerbait baitzen ari.

 Eskerrak bozkatzailen Argitzaileari!

 

 10

 

 Dezagun egin denek juramentu egun

 Bethikotzat girela gu elgarren lagun!

 Jainko onak gitzala begira fededun,

 Horrela izaiteko zinezko eskualdun!

 


inprimatu