inprimatu
Amerikaren aurkitzea
Izenburua:
Amerikaren aurkitzea
Sinadura:
Garacotche
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garacotche

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1904
Argitalpenaren urtea:
[18]
Alea:
30.zk.
Orrialdea:
3-4

Amerikaren aurkitzea

 

Garacotche

 

 1

 

 Colomb Italiano gizon aiphatuak

 Aspaldian Indiak zauzkan asmatuak,

 Harat gateko planak zituen hartuak

 Ordean nola paga bideko gastuak?

 

 2

 

 Hortakotz ibili zen sokorri eskatzen,

 Lehenik Italian, gero Portugalen

 Orotan, burlaz, irriz, arbuiatu zuten

 Halarikan Colombek ez zuen etsitzen.

 

 3

 

 Espagnako alderat yoan zen ihesi

 Aphezpiku yakinek hor zuten onhetsi;

 Gorteko kapillanak zaizkon ardietsi

 Izabelaren ganik hiru marchant untzi.

 

 4

 

 Marignel aintzindari Colomb da emana

 Untzien gidatzaile Sanchez Eskualduna

 Gizon hazkar, biphila, funski fededuna

 Colombi bethi fidel egonen zaiona.

 

 5

 

 Agorrila hiruran behar zuten yalgi:

 Zerua garbi nagon, itsasoa geldi:

 Haizeak ura zuen chimurtzen arhinki,

 Uhinak heldu ziren lerratuz eztiki.

 

 6

 

 Paloseko portutik partitzearekin

 Colombek hartu zuen finean atsegin;

 Gazteak alegera suhar bazoatzin

 Ustez fortuna laster behar zuten egin.

 

 7

 

 Itsaso zabalean luze da dembora

 Guziz ez yakinean non dagon leiorra;

 Bihotza maiz badoha sort-herri chokora,

 Orhoitzapen maiteak ethortzen gogora.

 

 8

 

 Bide zati haudia bazuten eginik

 Nihon ez zaiten ikus itsaso mugarik;

 Hastean arrai bezain gerorat ilhunik,

 Espagnol asko zauden zinez doluturik.

 

 9

 

 Lagun dorphe heyekin zombat pairatzeko

 Ukan zuen Colombek ez da kundatzeko.

 Beharrik izatu zen animu handiko,

 Ahal bat ez zen nihoiz chederat helduko.

 

 10

 

 Egun batez phiztuzen asaldobat gaitza

 Makurtu zeyelakotz, marina orratza.

 Bazen mehatchu frango, oihu, arramantza

 Borthizki hasia zen ordutik nekaitza.

 

 11

 

 Hainitzak, kechaturik goyhen goyhenera

 Gutiz abian dire Colombon hiltzera;

 Itzuli nahi dute bertan gibelera.

 Colomb nekez heldu zen heyen eztitzera.

 

 12

 

 Yadanik Espagnolek zombeit hilabethe

 Hirritsan duda muda iragan dituzte;

 Noizbeit kolerak ditu izariak bethe

 Christophoren hiltzeko solasak dauzkete.

 

 13

 

 Batek erranen dio Sanchez Alonsori:

 «Ordu da hil dezagun Colomh falkor hori

 «Hil eta behar dugu urerat igorri.

 «Aphurbat izan dadin arrainen hazkurri.»

 

 14

 

 Alonsok arrapostu, zorroztuz begia;

 Nik Colombon baithan dut nere fidantzia

 «Ez zaio faltatuko nitaz laguntzia

 «Kario salduko dut horrentzat bizia.»

 

 15

 

 Ikusirik gudua galtzera dohala,

 Christopho mintzatzen daprofet bat bezala:

 «Hirur egun hok barne, itsaso hegala

 «Ikhusiko duzue, bistaz bel ahala.»

 

 16

 

 Doyik ardiesten du galdegin ephea;

 Gau egunbat dohazi segituz bidea;

 Bainan itsaso bera eta her-oltzea

 Colomb dohakabeak segur du hiltzea.

 

 17

 

 Gatibo baten pare, bere gelan Colomb

 Othoitzean kartsuki Jainkoari zagon,

 Hitz-hartu tenorean, galdez, eman zezon

 Lurraren aurkitzeko, fagore, zorion.

 

 18

 

 Horrela zagolarik herstura handitan

 Boz bat entzuten dute ozena betbetan;

 «Lurra, Lurra; derasa, itsas hegi hartan.»

 Colomb etzen trompatu bere agintzetan.

 

 19

 

 Alonso Sanchez dolia lur nabari buruz

 Harri kothor murritzak chuchen inguratuz;

 Azkenekotz guziak zinkaz eta kantuz

 Bayarat yeusten dire, lehiaz, deskantsuz.

 

 20

 

 Colomb bozkalentziaz hasi zen nigarrez,

 Idorraren gainean pharatu ahuspez

 Eskerrak Jainkoari bihurtu beharrez

 Zeren salbatu zuen mirakulu baten.

 

 21

 

 Isla Colombek zuen San Salbador deithu;

 Geroztik izen hori ez da kambiatu

 Isla Salbagarria ez balitz agertu

 Espagnolek goozuten Colomb zinzikatu.

 

 22

 

 Hantik harat segidan ordoki gizenak

 Deskubritu zituzten ermuga egonak,

 Arbel, ihizi mota choragarrienak

 Urhe mia nasaiak alfer zaudezenak.

 

 23

 

 Urrunago gateko Colomb ez zen alher;

 Ikusi nahirikan bertze zombeit bazter

 Yoan zen Espagnarat itzultzeko laster,

 Gortean ukan zuen batzarrea eder.

 

 24

 

 Berria hedatu zen alde orotara

 Indiatik yin zela Colomb Castillara

 Urhe metak hildurik bere untzitara;

 Asko gan nahiz zauden Ameriketara.

 

 25

 

 Ohore, laudorio Colomb handiari

 Amerika lehenik idein duenari!

 Haren ongi eginak dirare ageri,

 Euskal Herria gozoz eman du igeri.

 

 


inprimatu