inprimatu
Nork errua
Izenburua:
Nork errua
Sinadura:
Gandiaga, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gandiaga, Bitoriano

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nork errua

 

Gandiaga, B.

 

 Motozerrak, rra, rra,

 burnizko urruma

 urruka dariola,

 katamotzak baiņo

 anima motzagoz,

 -anima geiagoa

 gasolina baiņo

 gizona duelakoz-,

 eltzen dio aritzari

 erpez eta agoz,

 eltzen dio ta aritzak,

 bata besteren ondoren

 gorpu zurrun datoz.

 Baiņa aritzak ditu

 motozerrak baiņo

 eun erru geiagoz

 bere burua zaitzen

 ikasi ez dulakoz.

 

 Telebista degu motozerra,

 eguneroko prensa ta zinema

 ta radioa ere motozerra,

 eta, eta...

 

 Aritzak bezela

 euskaldunak, eta

 ariztiak bezela

 euskal herriak,

 motozerrak, rra, rra,

 burnizko urruma

 urruka dariola,

 Herri euskalduna

 ebaki darama.

 Baiņa motozerra

 ez da erru guztia

 bere gain duana.

 


inprimatu