inprimatu
Begiratu dot, ta, ixiltasunak
Izenburua:
Begiratu dot, ta, ixiltasunak
Sinadura:
Gandiaga, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gandiaga, Bitoriano

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1963-1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
419-420

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Begiratu dot, ta, ixiltasunak

 

Gandiaga, P.

 

 1. Irakurri:

 

 BEGIRATU dot, ta, ixiltasunak

 bakartasunez bildurik nauka.

 

 Klaustro mortuan gelditasuna:

 aize gabeko ur lo bat dago.

 

 Ez dagi arnas aide argiak

 ezta zirkiņik mututasunak.

 

 Noizik-beiņeko pausoak, praille bakarra,

 gereiza dira..., gauza baiņo.

 

 Sortzen ez diran berbak ba-deutse begirunerik

 zerraldo datzan aide zuri ta santuari.

 

 Begiok emen. Begiok, diņot,

 eta arimea jabetu jataz, entzumen utsez,

 amestu nitun bazterrak baiņo arutzagoz.

 

 Eta biotzak

 komentutzar au, neurea, diņo,

 gogobete ta nagusikiro,

 berekaxa.

 


inprimatu