inprimatu
Ama maitegarriari, zortzico
Izenburua:
Ama maitegarriari, zortzico
Sinadura:
Gandara, Sebastian Antonio de la
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gandara, Sebastian Antonio de la

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
-2
Orrialdea:
508

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ama maitegarriari, zortzico

 

Gandara, Sebastian Antonio de la

 

 1.

 

 Cerren zarean ceurez

 ama onguiroa,

 Virgiña, ceugan daukat

 neuronen gogoa:

 icendatuagas ceu

 poza dot artuten,

 amudioz jatala

 bioza beteten.

 

 2.

 

 Gustiori ederra

 oranen bagaric,

 zara, Jaunaren escuz

 sortu cineanic:

 eguiya gordetarren

 vicia emonda,

 artez eguin nai neuque

 ceu gañanz egada.

 

 3.

 

 Sortuera ceureac

 onezco barria

 mundu char oni eutsan

 ecarri, Maria:

 Jaungoicoaren seme

 bococh beticoa

 zala sabel ceurean

 araguitzecoa.

 

 4.

 

 Ceure ideric inox

 izan estalaco,

 esta izango bere

 mundua daneco:

 orregaiti, Andrea,

 bacarra zara zu;

 enda guztioc alan

 aitortuten dogu.

 

 5.

 

 Edocein becataric

 dau igueslecua

 ceugan, escatuagas

 ceuri amparua:

 Estaquiana ondo

 arte au billatzen,

 bere burua berac

 deungaro dau galtzen.

 

 6.

 

 Ceruco Erreguina,

 balia zaquiguz,

 erregututen auxe

 egongo gachazus:

 izan dedilla gueure

 arnasa azquena

 Jesus onenarequin

 ceurorren icena.

 


inprimatu