inprimatu
Euscaraz gaiztoetan. Ofrecimendu batzuc, au eguinza, Garezeraco
Izenburua:
Euscaraz gaiztoetan. Ofrecimendu batzuc, au eguinza, Garezeraco
Sinadura:
Gamiz Ruiz de Oteo, Joan Baptista
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gamiz Ruiz de Oteo, Joan Baptista

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
205-206

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Euscaraz gaiztoetan. Ofrecimedu batzuc, au, eguinza, Garezeraco

 

Gamiz Ruiz de Oteo, Joan Baptista

 

 Ene viotza nequeaz dago

 ausencia luce onetan

 ene beguiac bustiric

 zugatic negarretan

 

 Beti gavez, eta egunez

 zaode ene gogoan

 zure seriedadea daucat

 beti beguian aurrean

 

 Beguiratu eguidazu

 Lastima andi bategaz

 bestelacorren ilconaiz

 zugatic neure penas

 

 Naibaduzu vicinadi

 biraldueidazu carta

 eta an ezan eguidazu

 berori bizi dala

 

 Osasunaquin bazaude

 ni miñbaga egongonaiz

 zeregatic, zure gauzac

 guciac eneac dira

 

 Zu gaisqui bazaude ni

 preciso gaiztuconaiz

 cerren bien gorputzetan

 bacarric da arimebat

 

 Albanei ni orr egon

 joateco paseatzera

 atso ura estegu erango

 bacarric joan beargara

 

 Joango gara naibaduzu

 zubira edo errotara

 edo serorean aldetic

 aspiti errecaldera

 

 Beste egunen beste aldetic

 zure paseo artara

 ta errecachoa iragoteco

 emango deust escua

 

 Espadu nai escua eman

 iragocodut besoetan

 estu cer vildurric euqui

 bustizaistela errecan

 

 Aldabaygu veste egunen

 joangogara ardanzera

 matsic espadagos ere

 gustos ibilco gara

 

 Almorzu ona erango degu

 toetillaonbat vrdaiaz

 probechu andi eguingoduzco

 campu zabaltazunaz

 

 Sangregorioco aldapatic

 goazen verris aurrera

 videa ezpadaigu galdu

 guero itsulceco atzera

 

 Bero eguin badai iguzquiac

 juango gara itzalera

 ta descansatuco degu

 oliboan azpian

 

 Onela ondo paseatuta

 viurtuco gara hechera

 ta ondo refrescatuazguero

 ifini jucatzera

 

 Onela iraungo baluque

 auhse da bay vissia

 baña emengo gusto gustiac

 fite acabatzen dira

 

 Esperanzas vizigara

 egoteco ceruetan

 ta an ezta izango ausenciaric

 beti egon alcarregaz

 

 Arathse bay joanbeardugu

 arathse ene maytea

 orrequin dure amistade

 seculaco izangoda

 

 Ene groainciac emozute

 ene adisquide gustiai

 beitico echeco genteai ta

 beytiagoco arreba biai

 

 Onequin adios maytea

 guardazaitela Jaincoac

 anitz urte osasunaquin

 nic beardudan vecala

 

 Yruñetic, gaur egunen

 estaquit zer iletan

 orain eta seculaco

 naidituzun urtean

 

 Bere escuac mun eguitendu

 chiquiain serbitzalea

 zure errendimenduetan

 afectuoso adisquidea.

 

 Sasquibat Ardo ezansuena

 ta picherbat oguia.

 


inprimatu