Oroitza! On Nikasio Eskala
Gamboa, Jose
¿Nork ezdu ezagutu erriyan
Eskala tabernariya
bere dendara bildutzen bazan
donostiar on guztiya,
jaya ezkero jakiña zana,
libertitzeko tokiya
milla alditan euskal jendiak
kanta ta broma jarriya,
zenbat zuzpiru kupira penez
mundutik zuaz utziya,
zere alaba alarguna ta
illoba taldi chikiya,
¡denak negarrez oroitzen dira
aitona maitagarriya!
|