Mayatzeko lora
Gamboa, Jose
Egun zentiko ekaitz antzuba
nabai mentzendan bezela
eguzkiyaren printzak diz-diraz
su garra dariyotela,
agertzen dira urrun mendiko
tontorra argitzen dabela
eskutatabaz bizuts jariyo
zegon laņu beltz goibela.
Intsa lanbruaz igurtzitako
belartegiyak sor uan
freskatasuna zabaldu nairik.
gozamengizko giruan,
chori chikiyak au nabaitzian
ametzetako moduan
jaikitzen dira arbolotatik
saltaka kantuz eguan.
Pleiturik dauden lore belarren
tartera elkarri segika
lumacho eta moko muturrak
bustiyaz pipirxipika, .
an guriturik alchata ostera
lengo tokira korrika
elkarren ezpaz erasotzera
zoriz goizeko errepika.
ĄZer atsegiņa egun abetan
goizaren etorriera,
zer atsegiņa neguba juanda
uda berriyen sarrera,
agermenturik alaitasunez
kale, mendi ta ballera
eta loriak pujan orritĄl
presaka naidu atera!
Estali dira belar mantuaz
soruak eta saroyak,
estali dira osto berdetzuz
sasi-azpi eta goyak
loriak ere ugaritu nai
ornimentzeko koroyak
baratzetako zelaicho eta
aumetako balkoyak
Bedinkatuba izan dedilla
Mayatz illaren izena
neguba juanda loraturikan
datorren erik onena,
apainkisungo jantziyaz bera
azaltzen zaigu aurrena,
nasitu-nairik gozotasungo
lurriņaz gure barrena,
Itsasi dira menda zuri-beltz
mendisketako guztiyak,
itsasi dira larre tarteko
larrosa pollit gorriyak,
itsasi baraiz goyenetako
krabeliņacho oriyak,
larrian berri aldatutako
landare klase orniyak.
Pozez dijuaz basarrichotik
auroho maitiak kanpora
erramu sortak antolatzera
lore pillaren ondora,
amoriyoz dama ta galayak
bide chigorretan gora
pozez elkarri eskeņitzera
Mayatzak dakarren lora.