inprimatu
Arzak!
Izenburua:
Arzak!
Sinadura:
Gamboa, Jose
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ganboa, Jose

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
79.zk.
Orrialdea:
1

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


¡Arzak!

 

Gamboa, Jose

 

 ¡Zusperturikan amill biyotza

 urreguaren saltoka

 zañak etenda irten maytan,

 barrenan dago borroka,

 batarrunturik albalinbalu

 lipar-errukiz porroka,

 ori ta orrez autsiko luke

 erpiñdutako arroka!

 

 ¡Zenbat, zenbat biyotz triste

 egongo ezdira orrelo,

 zere doaitasunezko

 jakintza oroitzen dutela

 jayo ta bizi Ama Euskera

 aunditzen altzan bezela,

 oraiñ Amak zu aunditu naya

 lotan obiyan zaudela!

 

 Euskera gatik sosegu gabe

 nekian gaba ta eguna,

 iskantz eder au goimentzea zan

 zere pozezko jarduna,

 beraren alde jarririk gogoz

 zenduben jakintasuna,

 orrekin gañez eski ezdala,

 interesa ta fortuna!

 

 ¿Nola ez bada urrikalmendu

 doaitsu orrengatikan,

 enura gabe Euskal endadiz

 bazegon orniturikan,

 iñork ordaindu ezintzubela

 izkribuz bere lumikan

 ¡bakarrik lana gustatzen zayon

 beñere ez otsamurikan!

 

 Esan liteke bere meriyoz

 aurreratuba dagola

 Euskal iskuntza antolatzeko

 gaur askok duben eskela,

 ezda sortuko izakisunez

 maisu oberik iñola;

 arren ametza zan ¡Euskera!, ta

 Gernikako Aritz Arbola!

 

 Ikas lekubak jarraitzekore

 laguntzen ziyon fediak

 lendabizitik naiz ez ikusi

 anzi guziyak asiak,

 samur urratzen dijuaz lendik

 trabaz zuedezen katiak

 izanik asko gaur Euzkerari

 iriki zaizkan atiak.

 

 ¡O Arnak argidotarra

 nork etzaitu zu kupira!

 Euskaldun onak zere oroitzaz

 noiz bait bilduko aldira,

 Zelaizantura beiñ egiteko

 mereziya dezun jira,

 lore koroi bat paratutzera

 lo gozoz zauden obira!...

 


inprimatu