inprimatu
Neri deritzat Galtzaundi
Izenburua:
Neri deritzat Galtzaundi
Sinadura:
Galtzaundi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Galtzaundi

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
585.zk.
Orrialdea:
8

 Neri deritzat Galtzaundi

 apellidua det Goņi

 Aldesoro izen goitia

 deitzen didate neroni;

 iltzerikan ez nuben

 lenago pensatzen,

 baņan oraingotikan

 ez naiz eskapatzen.

 Testamentu egitera

 nua ni lenbailen

 nere parientiak

 lasaitu ditezen.

 

  Ta Galtzaundi

  ta Galtzaundi

  apellidua det Goņi.

 

 Aitaren, Semiaren

 Espiritu Santubaren

 Jaun zerukuak lagun zaidala

 lan onetan neri arren;

 sentimentu bakarra

 daukat barrenean,

 alaba ipurraundi

 utzitzia emen:

 orra neregatikan

 oyek nola dauden

 Junak eraman nazala

 zerura lenbailen.

 

  Ta Galtzaundi...

 

 Nere lengusu Pokoflino

 nai diozkat bada utzi

 nere eskatzeko estanterîa

 bere jenero ta guzti;

 baņa ango kristalik

 ez dezala autsi,

 bestela utziko dizkat

 guztiak Ramos'i;

 egiten badiote

 Jaun oni igesi,

 laister juango zaizka

 danak Rodrigez'i.

 

  Ta Galtzaundi...

 

 Ni ilda gero nere emaztia

 penaz ilko balitzake,

 nere onduan enterratzia

 iņola al balitz nai nuke:

 eta gaņian jarri

 letra bat aundia:

 Emen dago Galtzaundi

 eta Konpaņia;

 poz aundi bat artu zun

 Tolosa'ko erriak,

 merkatu ziralako

 ordun erariyak.

 

  Ta Galtzaundi...

 

 Entierrua nai det egitia

 neri bigarren klasian,

 lau zapatarik eramatia

 gaņera berriz aidian:

 jota Nabarra juaz

 Enpero kalian

 sobrekamak balkoietan

 naramatenian:

 Arramele zubiyan

 aizken aizkenian

 zagi bat ardo jarri

 kajaren gaņian.

 

  Ta Galtzaundi...

 

 Nik oraindaņo egin izandu

 ditudan testamentuak,

 gaur bertatikan izango dira

 ayek danak borratuak:

 eta oraiņ firmatu

 ere testiguak

 aditu baitutzute

 gaur nere kontubak

 isillik iduki arren

 nere sekretuak.

 Dametako iturrian

 eran kuartillu bat.

 

  Ta Galtzaundi...

 


inprimatu