inprimatu
Euskaldun fededun
Izenburua:
Euskaldun fededun
Sinadura:
Galdunaz, Ene
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Galdunaz, Ene

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1159.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskaldun fededun

 

Galdunaz, Ene

 

 1

 

 Bertso berriak nago

 jartzeko asmotan

 nik diodana zuek

 sinistekotan

 jainko bat nuela-ta

 egon nintzen lotan

 inpernuaren bildur

 baita're frankotan

 halaxe haurtxotan

 nola mutikotan

 jaungoiko mitotan

 itorik asmotan

 azalduko dut orain

 zer uste dotan.

 

 2

 

 Txikitan izan nintzen

 apaizen artean

 usterik nengoela

 leku onean

 gogoa ipinita

 zeruko legean

 lasai ibili nintzen

 denbora luzean

 gero bapatean

 espabilatzean

 egon nintzenean

 bidegurutzean

 fedea utzi nuen

 zeru aldean.

 

 3

 

 Denboraz egin zaizkit

 begiak zabaldu

 lehengo uste sakonak

 ere usteldu

 egiak dira sarri

 gezurren estalgu

 denok gara faltsuak

 jaungoikoa salbu

 federik ez galdu

 jotzean isildu

 zintzoak azaldu

 ez hortik amildu

 halakoxe dotrinak

 merezi al du?

 

 4

 

 Inpernua omen da

 gaiztoen egoitza

 ez al da nahiko inpernu

 gure bizitza

 putakume galantak

 hor zehar dabiltza

 haiek dutelakoan

 goi-zeruko giltza

 nahiz izan bortitza

 gure martiritza

 hemengo garaitza

 betirako ditxa

 gaiztorik ez legoke

 hola balitza!

 

 5

 

 Mundu honetan bada

 ugari dirua

 usoaren atzetik

 dabil mirua

 eliza bera dago

 diruz eratua

 gainera du hazia

 sakabanatua

 ta gu ganadua

 gezurraz bildua

 nahastuta burua

 indarra galdua

 hauxe da salbatzeko

 haien modua!

 

 6

 

 Zeruan gabe hemen

 badaude jainkoak

 besteen izerdiaz

 hazitakoak

 hor dabiltza elkarri

 egiten orroak

 erabiliz nahieran

 haien menpekoak

 'jaunbeheko' harroak

 behin betirakoak

 gure errezoak

 ez dira nahikoak

 hauek ditugu jainko

 nahitaezkoak!

 

 7

 

 "Euskaldun fededun"-tzat

 hartzen bagaituzte

 ez da harritzekoa

 behintzat nik uste

 orain nator ordea

 justizia eske

 fedea ta euskara

 banandu litezke

 elkargandik azke

 aparte doazke

 inork ez lezake

 uka horrenbeste

 hola ez bada hitzak

 jango nituzke!

 

 8

 

 Elizari ezean

 bada zeri eutsi

 bizirik irautea

 ez baita gutxi

 zeruko kontu haiek

 gerorako utzi

 hemen behar baitira

 hortzak erakutsi

 goi-zerutik jetxi

 lokarriak hautsi

 ez zeurean hertsi

 maskara erantzi

 bizi garenon alde

 egin irrintzi!

 

 9

 

 Berton gaizki esanak

 mesedez parkatu

 eta ongi esanak

 kontutan hartu

 ezin nintzen ordea

 isilik geratu

 pasatakoak behar

 nituen kontatu

 lehen benedikatu

 gaur madarikatu

 eginik pekatu

 nahi dut oihukatu

 sinistegabekoak

 errespetatu!

 


inprimatu