inprimatu
Gora gure esperantza!
Izenburua:
Gora gure esperantza!
Sinadura:
Galdakaoko Bertsolari eskola
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Galdakaoko Bertsolari eskola

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1082.zk.
Orrialdea:
41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gora gure esperantza!

 

Galdakaoko B.E.

 

 Denon aurrean bertsolariok

 jo behar dugu turuta,

 hasieratik odola dugu

 haserre ta berotuta,

 Guk euskaldunok euskara beti

 gure arnasa dugu ta,

 hemen aurkitzen gara berriro

 hizkuntza honek deituta.

 

 Euskaldunontzat gure euskara

 dugu hizkuntza jatorra

 arbaso eta guraso zaharrei

 horretan diegu zorra

 aurka direnek merezi dute

 beti erantzun gogorra,

 euskaldun denok elkar gaitezen

 ta eutsi daigun enborra.

 

 Gure hizkuntza momentu hontan

 aurkitzen zaigu hiltzear,

 hil eta gero alferrik dira

 hainbeste malko ta negar,

 Jende ugari ikasten dabil

 herri honetatik zehar,

 ordu mordoa sartzen dute ta

 gainera ordaindu behar.

 

 Kalean zehar, orain euskera

 ez da entzuten hain eraz,

 naiz ta agertu hainbeste jende

 abertzaleen itxuraz,

 zoritxarrean horrelakoak

 aukitzen ditugu erraz

 euskeraz egin esan umeei

 ta eurek beti erderaz.

 

 Euskalerrian euskera dugu

 hizkuntza nazionala

 horregatikan defenda behar

 nahiz eta utzi azala.

 Galtzen badugu euskera orain

 hilko gara berehala,

 Franco pasa zen baina oraindik

 mantentzen du bere itzala.

 

 Udaletxeak ta Jaurlaritzak

 traba eta kalbario

 Euskara bultza egin behar ta

 bihurtu dira arerio.

 Hauteskundetan euskera aipatu

 baina erderajario,

 horrelakoak euskarentzat

 ez du batere balio.

 

 Guk telebistan jarri genduen

 egun batez hainbat xede,

 baina hasiak dirade hortik

 dantzatzen hainbeste lege,

 ez genuke nahi erderaz hitzik

 entzun bertan inoiz ere

 ta jakin gura dugu behingoan

 norantza doan ETEBE.

 

 Telebistaren zabalkuntzeaz

 etorri zitzaigun txanda,

 anuntzioak ere euskaraz

 izango zuten demanda,

 baina dirua beti bezala

 eragilea izan da

 ta lehio hortatik egiten dute

 erdarazko propaganda.

 

 Zu Gobernua hemen daukazu

 utzi diguzun lehorra

 adarren batzuk faltatu arren

 sendoa dauka enborra,

 ikusi behar duzu gaur nor den

 bizkor ta buru gogorra,

 nahi ez baduzu ere euskera

 da arnasa ta altxorra.

 

 Hamargarren bertsoa dugu ta

 gelditu behar da martxa,

 denok batera hemen abesten

 atera dugu arantza.

 Herri zahar honek bere indarrez

 egingo du aurrerantza,

 egunen baten lortuko da ta

 gora gure esperantza!

 


inprimatu