inprimatu
Mundu biribilla
Izenburua:
Mundu biribilla
Sinadura:
Gaiztoa
Urkizaren iruzkina:
, 11
Egilea(k):
Gaiztoa

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
290.zk.
Orrialdea:
11

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mundu biribilla

 

Gaiztoa

 

 Paris'ko billera

 

 Batzuk burrukan alkar itotzen

 besteak berriz izketan,

 bitarte ortan Biet Nam aldea

 izango degu kezketan.

 Iņork ez du nai aurren pausua

 ematerikan benetan...

 Iņoizko batez izango al dira

 pakean mundu onetan?

 

 ***

 

 Euskera galerazi

 

 Mundu guztia saiatutzen da

 euskerari lagundutzen,

 ta gure artean beste batzuek

 saiatzen dira galdutzen.

 Ez dute ikusten aurrak zirala

 nola zuten entenditzen,

 eman magalen zirala oiek

 euskera zuten gozatzen.

 Ta gaurko egunez gure umeai

 galdu nairik alegintzen?

 

 ***

 

 Sexu aldaketa

 

 Egia izan edo gezurra

 ezin sinistua det nik,

 zeņek pentsatu olakorikan

 ikusi bear gendunik;

 baņan ala're ez da au izango

 danetan gauza aundiņik

 mundu guztiko jakintsu danak

 lanean gogor izanik.

 

 ***

 

 Kritika

 

 Pozgarria da ŦGaiztoa'rentzatŧ

 zuen idazki zorrotza

 ta orregatikan alaitutzen dit

 benetan nere biotza.

 Indar berrituz jarraitutzeko

 nere lan kaxkar ta motza,

 alde batera baztertuz beti

 neronek daukadan lotza.

 

 ***

 

 Frantziako elezioak

 

 De Gaulle jaunak oraingo ontan

 errez ditu zapustuak,

 aurka ziran era askotako

 talde aundi ta indartsuak.

 Frantzitar oiek ikusi dute

 burrukak ditun pausuak

 ta orregatikan lengo erara

 eldu diote postuak.

 

 ***

 

 Geiegitxo edaten dutenak

 

 Griņa gaiztoak jabeturikan

 gizona degu galdua,

 griņa oientzat bezterik ez du

 bere buruan lekua.

 Erori arren, berealaxen

 gizonak gora burua,

 baņan neskatxa bakardadean

 bizi guztian gajua.

 


inprimatu