inprimatu
Mundu biribilla
Izenburua:
Mundu biribilla
Sinadura:
Gaiztoa
Urkizaren iruzkina:
, 11
Egilea(k):
Gaiztoa

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
268.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mundu biribilla

 

Gaiztoa

 

 Alabatxoak erderaz

 

 Gaztetxo maite saiatu zaite

 Gure izkuntza maitatzen,

 Orrela ez bada belaxe gera

 Besten antzera gu jartzen.

 Mundu guztian euskera gatik

 Bagaituzte ezagutzen,

 Orri laga ta asiko zaigu

 Euskal erria galdutzen.

 

 ***

 

 Etxebizitzak

 

 Egun batean lokarri batez

 Bai egiņikan biziak

 Alkar maitale bizi nairikan

 Dituzten poz ta nekiak

 Beren kabitzat etxe baten zai

 Dirade ezkongaiak,

 Ta nai dutenikan ez dutelako

 Negarti askotan begiak.

 

 ***

 

 Gazteentzat zerbait antolatu

 

 Erri askotan gertatu oi da

 Negu bezela udara,

 Orregatikan gure gazteak

 Igesi dira kanpora.

 Gauza berriak billa nairikan

 Berandu etorriz errira,

 Zerbait aldatuz oiek guztiak

 Bertan ginduzke gustora.

 

 ***

 

 USA'ko lendakaritzako

 

 Lendakaritza lan gogorra da

 Munduko toki danetan,

 Ta batez ere Ameriketak

 Ditun lur aundi oietan.

 Oso aurrera sartua bai da

 Ori gauza guztietan,

 Oiek guztiak ondo ematen

 Ez da erreza askotan.

 

 ***

 

 Ikasleak burrukan

 

 Munduan zear ikasle danak

 Gogor dirade burrukan;

 Toki danetan saiatu arren

 Indarrez ta gogotikan,

 Nairikan kendu iritxi oiek

 Gazte oien burutikan,

 Baņan ala're gogor dirade

 Danak alkar arturikan.

 

 ***

 

 Ateraldi bat

 

 Aldan geienen saiatu zaitez

 Gauzak parrez igortzitzen

 Onela bai da ludi onetan

 Gure bizia alaitzen;

 Ta ingurun diran gure lagunak

 Guk bai ditugu poztutzen,

 Naiz da izan gure barrua

 Aldi askotan kiskaltzen.

 


inprimatu