inprimatu
Mundu biribilla
Izenburua:
Mundu biribilla
Sinadura:
Gaiztoa
Urkizaren iruzkina:
, 11
Egilea(k):
Gaiztoa

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
265.zk.
Orrialdea:
11

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mundu biribilla

 

Gaiztoa

 

 Aurten ez da Pasio antzerkirik

 

 Zorioneko erri maitea

 Ezazu beintzat lo artu,

 Aurtengo ez bada urrengorako

 Benetan zaite indartu!

 Zure lan ori ikusi dunak

 Zu beti zaitu goratu,

 Ta ikusi ez dunak nai baluteke

 Zure indarrak neurtu,

 Lengo urtean ikusi zuan

 Tolosa erriai galdetu.

 

 ***

 

 Ostikolarien txapelketa

 

 Hernani eta Tolosa ez baņa

 Besteak ditut ikusi,

 Ta azken burrukara dudarik gabe

 Ez dira izango igesi.

 Txalotutzean lau talde auek

 Danontzat da zer ikasi

 Ta azkenean izan dedilla

 Beti onena nagusi.

 

 ***

 

 Rohdesia eta Inglaterra arteko istilluak

 

 Nora goaz bide ontatik?

 Mundu ontako guztioi, Jaunak

 Eman zigun agindua

 Azken aparin arkitzen zala

 Bere lagunez bildua:

 "Maite zazute nik bezelaxe

 Dezuten lagun urkua".

 Baņan ala're ordu ezkeroz

 Agindu au da galdua.

 

 ***

 

 "Boxeoa"

 

 Diru pixkabat gordetzen badu

 Bizi leike lasai asko,

 Begiraturik diru orreri

 Ez bakarrikan gaurko.

 Burruka auek bukatutzean

 Ondo bizi izateko,

 Bestela ori Klai bezelaxe

 Egingo zaigu galduko.

 

 ***

 

 Peria

 

 Asmo guztiak peri onetan

 jarritako lantegiak

 Iruditzen zait triste dirala

 Etxe-aldera etorriak,

 Geienak beintzat bete gaberik

 Dituztelako naiak;

 Zoritxarrean geientsuenak

 Dira diruan goziak,

 An jende asko izanagatik

 Bakarrik bete begiak.

 

 ***

 

 Mejiko'ko "Olimpiadak"

 

 Nazio batzuk danen gaņetik

 Dute beti politika,

 Orregatikan mundu onetan

 Sortzen zaigula burruka;

 Gauz guztietan izanik danok

 Ikusi eziņa gaņezka,

 Ta "Olimpiada" oraingo ontan

 Ikusten da gain-beraka.

 

 ***

 

 Agurra

 

 Udaberrian sarrera ontan

 Loretzen dira zugaitzak,

 Mendi ta zelai zoragarriak

 Alaiturikan biotzak.

 Euskal-erria poztua bai du

 Udaberrien jaiotzak!

 Zorioneko izan zatela

 Bai zuri eta bai beltzak.

 


inprimatu