inprimatu
Mundu biribilla
Izenburua:
Mundu biribilla
Sinadura:
Gaiztoa
Urkizaren iruzkina:
, 11
Egilea(k):
Gaiztoa

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
263.zk.
Orrialdea:
9

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mundu biribilla

 

Gaiztoa

 

 Biet Nam'eko gudari gazteak

 

 Gudari gazte indartsu auek

 Azaltzen dute indarra

 Ta orain artean ikusi degu

 Dutela begi azkarra,

 Aunditasunez geio danari

 Jarriaz bide lakarra

 Naiaz egiņik guztientzako

 Biet Nam alde bakarra.

 

 ***

 

 Alemania'n droga berri bat

 

 Aurtxo oientzat nai izan dute

 Gurasoak eriotza,

 Baņan ala're beren garaian

 Izan bai dute jaiotza;

 Umetxo oiek izan ezkeroz

 Jaungoikoaren laguntza

 Berialaxen negarrez lira

 Ikusirikan gorputza,

 Zerura arte bai dute orain

 Bene-benetan gaixotza.

 

 ***

 

 Ikasleen istilluak

 

 Mundu guztian asarre dira

 Aspaldian ikasleak,

 Dudik ez dago iņola ere

 Badituztela arrazoiak.

 Burruka ortan jarraitutzeko

 Badituzte bai egiak,

 Ala ez izanik lenagotikan

 Oiek ziran zapuztuak.

 

 ***

 

 Eibar'ko txirrindulari ibillaldia

 

 Euskaldun danak poztu gindezke

 Eibar errian lanakin

 Urtero beti bai gaitu arritzen

 Bere indar aundiakin,

 Guztiontzako jira jarriaz

 Txirrindulari onakin.

 Bene-benetan txoko ontutik

 Zorionak nik pozakin!

 

 ***

 

 Illargira bidean

 

 Zeruko Jaunak ematen baigu

 Urte batzutan bizia

 Gauza aundiak izango dira

 Gizonak bai du gosia.

 Illargiraņo naiz da egon

 Bide latz eta luzia,

 Urte auetan eman bai dio

 Izugarrizko bultzia.

 

 ***

 

 Neri gertatutakoa

 

 Ortan azkarra onelakotan

 Zer ez izango berbero...

 Ez dago beintzat urreratzeikan

 Orrentxengana illero;

 Kokote-aldea moztu ziran da

 Kalera erten nun gero,

 Aurrenengotik ematen zuan

 Orduan zegola giro,

 Berialaxe antzeman nion

 Burua etzala bero.

 


inprimatu