inprimatu
Mundu biribilla
Izenburua:
Mundu biribilla
Sinadura:
Gaiztoa
Urkizaren iruzkina:
, 11
Egilea(k):
Gaiztoa

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
261.zk.
Orrialdea:
11

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mundu biribilla

 

Gaiztoa

 

 Sasoiko droga berria

 

 Zarrak ezetzik, gazteak ere

 Saiako dira au artzen

 Esan bezela artzen dutenak

 Baditu orrek indartzen.

 Ori artu ta aziko zaigu

 Gure barrua poztutzen,

 Jarraituz ola gure gorputza

 Dana zikiņez betetzen

 Uste gabean asiko zaigu

 Gure bizia itotzen.

 

 ***

 

 Lana gain bera doa

 

 Lanik gabean itotzen zaigu

 Gure artean gizona;

 Zer esanik ez izan ezkeroz

 Pamili Aundi ta astuna.

 Aspaldi ontan larrian dabil

 Lanetik bizi bear duna;

 Gerria estutu, sakela utsik

 Naiz leno izan jatuna

 

 ***

 

 Japon indartzen

 

 Oraindik ere Ameriketak

 Jarraitzen bai du lenena

 Rusia izanik bere ondoren

 Kontrariorik txarrena,

 Baņan ondoren agertua da

 Nazio indar duada,

 Japon erria gogor ari da

 Izan nairikan aurrena.

 

 ***

 

 "Basarri" saridun

 

 Basarri, Mattin, Xalbador eta

 Arozamena, Lasarte,

 Lopategi ta Uztapide're

 Mitxelena'kin batute,

 Onak izanik jarraitu zuten

 Oiek danak azken arte;

 Lazkano, Agirre eta Lizaso

 Gelditurikan aparte.

 Aurrenengoen artean zuek

 Tokirik ez aldezute?

 

 ***

 

 "Pildora"

 

 Gaztetasunak berekin duan

 Indarra ezin zuzendu,

 "Pildora" orrek egiten ditu

 Lizunkeriak ugeldu.

 Izkutun diran pekatuk ere

 Egiten ditu zapaldu...

 Egun batean Jaun zerukoai

 Egian bearko azaldu

 

 ***

 

 "Fagor" txirrindulari taldea

 

 Sasoiko gazte asko dirade

 Izen aundia dutenakin,

 "Fagor" taldea agertzen zaigu

 Indar berrituakin:

 Gabika, Otaņo, Velez, Momeņe,

 Ocaņa, Galera'rekin,

 Txomin "Peru" ta Mendiburu're

 Beste gazte askorekin...

 Matxain jaunak egingo ditu

 Izugarriak auekin!

 

 ***

 

 Vietnam'go burruka

 

 Goliat eta Dabid bezela

 Burrukan dira gogotik

 Bitarte ortan erri guztia

 Mapustuaz sustraitik,

 Aundi izanik eldu ezin da

 Txiki danari lepotik,

 Bere txikian bai du indarra

 Aurretik edo atzetik...

 Gure Egillea penaz da izango

 Ikusirikan zerutik!

 

 ***

 

 Agurra

 

 Alegiņean saiatutzen naiz

 Asmatzen nere bertsoak,

 Naiz da batzutan ez erten auek

 Neure gogo onekoak

 Gustau baizu orain artean

 Egin ditudan lantxoak,

 Pozez beterik agurtzen zaitu

 Zure lagun dan "Gaiztoa'k".

 


inprimatu