inprimatu
Mundu biribilla
Izenburua:
Mundu biribilla
Sinadura:
Gaiztoa
Urkizaren iruzkina:
, 11
Egilea(k):
Gaiztoa

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
259.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mundu biribilla

 

Gaiztoa

 

 Biotz aldaketa

 

 Alde batera utzirik dana

 Gertatu zana lenguan

 Berriro ere saiatu dira

 Askar egiten beruan,

 Oraingo onetan ez alda izango

 Len gertatu zan moduan?

 Gauza aundiak gertatzen dira

 Aspalditxoan munduan.

 

 ***

 

 Euskaldun ostikolariak

 

 Aspalditikan gure gaztea

 Beti izan da gogorra

 Joko tokian naiz da izan

 Lokatza edo belarra,

 Bilbao dabil lasaitsu eta

 Donosti'k badu bearra,

 Len bezelaxe gura erriak

 Badu orain e indarra.

 

 ***

 

 Kaja de Ahorros Municipal'en sariketa

 

 Euskaldunok ez degu egin

 Oraindiokan dan-dana,

 Gure erria ezagutzea

 Asierako onena;

 Txukun ibilliz ikasi gendun

 Izkuntzarik garbiena

 Orrela beti gure erria

 Degu izango maitena.

 

 ***

 

 Aldizkaria

 

 Aldizkariak eman lezake

 Illuna edo argia

 Era daneko gizon guztiai

 Askar zabalduz begia;

 Euskal errian, beteaz beti

 Jaungoikoaren legia,

 Asterokoa azaltzen zaigu

 Maite «ZERUKO ARGIA».

 

 ***

 

 Agurra

 

 Eskerrik asko, beste bat arte

 Agurtzen zaitu «GAIZTOA'k»

 Bai dio ikutu gaurko onetan

 Zerbait ikara gaixoak,

 Gaixotza ori pasa ondoren

 Lengoak baitu eskoak

 Urrengo baten idatzikoitu

 Zuretzat gauza gozoak.

 


inprimatu