inprimatu
Mundu biribilla
Izenburua:
Mundu biribilla
Sinadura:
Gaiztoa
Urkizaren iruzkina:
, 11
Egilea(k):
Gaiztoa

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
258.zk.
Orrialdea:
12

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Mundu biribilla

 

Gaiztoa

 

 Koperatiba

 

 Irabazia asko nai degu

 Urtearen bukaeran

 Prezioak ere beste dendako

 Itxuraz edo gain-beran,

 Oiek guztiak zalla izanik

 Begi zagun beste eran

 Bai ote geran gure barruan

 Batere sozio tankeran.

 

 ***

 

 Gosaltzeko naranja ura

 

 Indar aundia badu naranjak

 Kalterik ez digu egingo

 Goizean-goiz esnean ordez

 Bagenduke guk edango;

 Berialaxe jakingo degu

 Bietan zein dan onago

 Lan gogorrean jardun ezkero

 Zenbat eta lenuago.

 

 ***

 

 Autoak ugaritu

 

 Asmatu ezin ibiltzen!

 Urte buruan askoz geiago

 Oiek ai dira ugaltzen!

 Azi bearko deu mendi-aldera

 Igesi edo aldetzen...

 Gure erriak asi ditezke

 Bideak bestela ontzen!

 

 ***

 

 UHF

 

 Emengo gauz bat azaldu eta

 Geienak ez degu ikusi,

 On izango zan guztiontzako

 Iztueta'n berri ikasi;

 Baņan oraindik egiten digu

 Programa orrek igesi...

 Lenbaitlen zerbait egite ez bada

 Bela egingo degu etsi.

 

 ***

 

 Fidel Castro

 

 Mundu guztia astoratuta

 Dabillen une onetan

 Lendakarien esku zorrotza

 Ikusi oi da benetan,

 Saiaturikan dituzten gauzak

 Saldutzen neurri onetan

 Erri guztia erori ez dedin

 Izugarrizko kaltetan.

 

 ***

 

 Arabe ta judioak

 

 Tiroka gogor saiatzen dira

 Lendabiziko goizetik

 Jarraituz gero gorroto biziz

 Bide orretan gabetik,

 Alde batetik Moises Dayan

 Nasser da berriz bestetik

 Oien ingurun beste asko're

 Lanean dira atzetik.

 

 ***

 

 "Surveyor 7"

 

 Andik onera etortzeko're

 Bear baldin bada indarra,

 Proba-arriak aundia izanik

 Emango du an ondarra;

 Baņan gain-bera asi ezkeroz

 Izango da gauz zatarra,

 Lurra jotzean billatuko du

 Lur-pean dagon zatorra!

 

 ***

 

 Agurra

 

 Agurtzen zaitu biotz-biotzez

 Idaz-lan au egin dunak

 Barkatutzeko eskaturikan

 Nere oraingo esanak,

 Jarraitu nairik urrengo arte

 Orain bezela lagunak.

 Alkar arturik izan gaitezen

 Benetako euskaldunak!


inprimatu