inprimatu
Mundu biribilla
Izenburua:
Mundu biribilla
Sinadura:
Gaiztoa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gaiztoa

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
253.zk.
Orrialdea:
12

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mundu biribilla

 

Gaiztoa

 

 Ume eskola gabeak

 

 Oinbeste ume eskola gabe

 Ba dira gure artean

 Saia gaitezen bat egiņikan

 Orain guztiok lanean,

 Izan ditezen gizon askarrak

 Gu emendikan joatean

 Guk nai bezela izan dezagun

 Erria bide onean,

 Danon indarrak bildurikan guk

 Jarri ditzagun bidean.

 

 ***

 

 Lengo urteko gertakizunik aundienak

 

 Mundu guztia astoratuta

 Burrukan dabil gogotik

 Toki guztitan nor geiagoka

 Bonbak dirala nunaitik,

 Biotz barruan ez ote degu

 Guk batere maitasunik...

 Jaun maite ona bidali zazu

 Zure pakea zerutik!

 

 ***

 

 Lan gutxi

 

 Lana ordaintzen orain artean

 zalla izan da benetan

 Ordu askoan jardun ondoren

 Gutxi izaten askotan,

 Ala ta guztiz lana daukana

 Ez dago orain kezketan

 Orduak gutxi bai dira orain

 Bakiņa bat lantegitan,

 Peseta usko ez dira izaten

 Asteroko sarietan.

 

 ***

 

 Biotz aldaketa

 

 Modu askotan jakiņak gera

 Washkansky jauna il dala

 Amasei egun egin da gero

 Besten biotza duala,

 Esan dutenez egingo zitun

 Egun gutxio bestela

 Bere bizia larrian bai zan

 Leno zegoen bezela.

 

 ***

 

 Bokseo txapelketa

 

 Berai begira danak jartzeko

 Beti asmatzen dabiltza

 Lagun urkoa zapuztutzeko

 Egiten zuan otoitza,

 Baņan beste bat jotzeko beintzat

 Izango zan otoitz otza,

 Ezin diteke muturrean jo

 Ta lasai izan biotza,

 Onelakoak ikusitzean

 Bene-benetan det lotsa.

 

 ***

 

 Agurra

 

 Urte luzea pasa ondoren

 Beste bat degu gaztea,

 Jaun zerukoak lagundurikan

 Asia degu urtea;

 Asieratik on ez da izango

 Nunai jarri ta lo egotea...

 "Gaiztoa'k" danoi opa dizute

 Pake ta osasun betea.

 


inprimatu