inprimatu
Gai bat eldu zait aukeran
Izenburua:
Gai bat eldu zait aukeran
Sinadura:
Gabiria, Luzio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gabiria, Luzio

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
288.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gai bat eldu zait aukeran

 

Gabiria, Luzio

 

 -1-

 

 Gai bat eldu zait aukeran

 bertsoz esateko eran,

 gure mundu au zerbait aztertuz

 goian eta beran,

 ez gabiltz lengo tankeran

 guraso zarren jokeran,

 ikus dezagun gaurko senditan

 nola bizi geran.

 

 -2-

 

 Goizean jeiki-berritan

 iñoiz alkarri erritan,

 gosaldutzeko ere astirik

 ez degu erditan,

 olako larri alditan

 zalaparta ain aunditan

 lan lekutara berandu junaz

 irutatik bitan.

 

 -3-

 

 Gero jateko orduan

 danak alkarren onduan,

 alkar-izketa ibili ordez

 asarre moduan,

 otoitz-oiturak galduan

 izparringiak albuan,

 azkenerako batek ez daki

 zertatik jan duan.

 

 -4-

 

 Gauza berrien egarri

 aurrerapenak ekarri,

 irrati edo «tele» zarata,

 itzik ez alkarri;

 kalera juateko larri

 au ez al da tamalgarri

 sendi batean ez jakitea

 gaur alkarren berri.

 

 -5-

 

 Zail da semeak azitzen

 bear dan legez ezitzen

 ta lanbide au iñoren esku

 errez da utzitzen;

 artu-emanak gutxitzen

 bata besteaz etsitzen,

 maitasunari asi al gera

 ateak itxitzen?

 

 -6-

 

 Guraso danen ekintza

 semeak nundik dabiltza?

 aita-semeak, ama-alabak

 ez degu nai mintza;

 oker ez ote gabiltza?

 au da jakitunen itza:

 Geure errurik ez aitortzea

 degu gaurko gaitza.

 

 -7-

 

 Seme gazteak aitari:

 alperrik etzaitez ari,

 nai eta ere ezin diguzu

 erakutsi guri;

 orrelakoak ugari,

 arrokeria igari,

 bide ortatik gauza zuzenik

 etzaigu agiri.

 

 -8-

 

 Jatean eta jantzian

 lengo kontuak juantzian,

 danok azaldu nai degu emen

 aberats antzian;

 geratu nai ez atzian,

 aundi-naia biotzian,

 ixkanbilla ta erritak gero

 zorrak azaltzian.

 

 -9-

 

 Zein gauz ederra pakia

 urri dabillen bitxia:

 «Lengoa ona, ez, oraingua»

 bakoitzak beria...

 Gordeaz lengo aria,

 arturik indar berria,

 billa dezagun biotz zabalez

 erdiko bidia.

 

 -10-

 

 Mundu ontako joera

 bakoitza bere larrera,

 urteak joan, ezur-gogortu

 oiturak lenera;

 gazteak zirt-zart aurrera,

 gauza asko golkoz-bera,

 neke aldetik dago bidea

 egizko pakera.

 

 -11-

 

 Lengua ta oraingua

 Egia da betikua,

 muñari eutsiz bada alare

 zertaz aldatua:

 zarra balitz nekatua,

 gaztea gaur modakua,

 alkar osotuz gurekin degu

 Maitasun-Jainkua.

 

 -12-

 

 Munduan bada murantza

 bukatutzen ez dan dantza,

 nolanai ere daramakigu

 gure garai-antza;

 batean onuntz balantza,

 beste aldean zalantza,

 naiko GRAZIA badegu eta

 gordo ESPERANTZA.

 


inprimatu