inprimatu
Antigua'ko baseliza edo ermita
Izenburua:
Antigua'ko baseliza edo ermita
Sinadura:
Gabiria, Luzio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gabiria, Luzio

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
229-230.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Antigua'ko baseliza edo ermita

 

Gabiria, Luzio

 

 I

 

 Gau eta egun gauza ederren

 eske ta billa gabiltza

 etxekon ordez kanpokoari

 emanaz txalo ta aintza

 ta guk bertan eduki

 eder ta egoki.

 berezaz gaitezen mintza

 bear dan mallan jarri dezagun

 Antigua'ko baseliza.

 

 2

 

 Gizon paqintsu buru argiak

 zu lenengoz ikustean,

 auxen diote; bertan ez degu

 eta gutxi erbestean

 azal, barru ta gaņa

 guztira da bikaņa,

 gero beraka jaistean

 itzultzen dira danen erregiņ

 zu zeralako ustean.

 

 3

 

 Gurutze baten itzalarekin

 alguan dauka Beloki

 bien artean alderdi ori

 apaiņtzen dute egoki

 eskerrak ematea

 zure erri maitea

 or igoko zaitzu aurki

 zuretzat baņa naitasun geigo

 ez leikelako eduki.

 

 4

 

 Fede beroaz jantzita zeuden

 gure lengo gurasoak

 ermita ederrez bete zituzten

 gure mendi ta basoak.

 Antigua'ri begira

 zenbat geratzen dira

 zabalik begi besoak

 Euskal-ermitan buru aitortuz

 gaur-egun mundu osoak.

 

 5

 

 Gure ama'ren babes ederra

 erri guztia zaintzeko

 Gipuzkoa'ko ederrena da

 nun da beste bat gaintzeko?

 aundia ta zabala

 ezin ukatu dala

 ezer ez dauka kentzeko

 garai batean jaso bai zuten

 Katedral baten antzeko.

 

 6

 

 Gogor ta sendo irauten dute

 orma, tellatu ta abe,

 millaka urtean orla jarraitu

 guztiontzat degu obe.

 Ama ona eskertu

 Bera or dago gertu.

 Zumarra guztian jabe

 Eliz maitea zu egon zaitez.

 beņere erori gabe.

 


inprimatu